Orson Welles
Wikipedia(e)tik
George Orson Welles (Kenosha, Wisconsin, 1915eko maiatzaren 6 - Los Angeles, Kalifornia, 1985eko urriaren 10) Amerikako Estatu Batuetako film zein antzerki zuzendaria, aktorea eta ekoizlea izan zen. Historiako zuzendari hoberenetakoa da. Izan ere, 1941eko Citizen Kane nahiz 1958ko Touch of Evil filmak zinemako historiako aurrerapauso garrantzitsutzat jotzen dira aho batez, eta munduko film hoberenetako zerrendetan agertzen dira beti.
[aldatu] Zuzendutako filmak
- Citizen Kane (1941)
- The Magnificent Ambersons (1942)
- The Stranger (1946)
- The Lady from Shanghai (1947)
- Macbeth (1948)
- Othello (1952)
- Mr. Arkadin (edo Confidential Report) (1955)
- Touch of Evil (1958)
- The Trial (1962)
- Chimes at Midnight (1965)
- The Immortal Story (1968)
- The Deep (1970) - amaitu gabea
- The Other Side of the Wind (1970-76) - erakutsi gabe
- F for Fake (edo Vérités et mensonges) (1974)
[aldatu] Welles eta Euskal Herria
1955ean Welles-ek bi dokumental sorta zuzendu zituen BBC telebistarako . Bigarrenean, Around the World with Orson Welles izenburukoan, garai hartako Euskal Herriari buruzko dokumentala egin zuen.