Saddam Hussein
Wikipedia(e)tik
Saddam Hussein Abd al-Majid al-Tikriti (arabieraz: صدام حسين عبد المجيد التكريتي) Irakeko presidentea izan zen 1979tik 2003ko apirilera arte.
Ba'ath Alderdikoa (zeinek panarabismo sekularraren, ekonomia modernizazioaren eta sozialismoaren alde jotzen zuen), Irakeko 1968ko estatu kolpean parte hartze handia izan zuen Husseinek. Horri dela eta, Ba'ath alderdiak boterea eskuratu zuen. Boterean Ahmed Hassan al-Bakr zeudela (Saddam Husseinen lehengusua), Hussein presidenteordea izan zen. Gobernua eta armadaren arteko lehiaz baliatuta, errepresioa areagotu eta bere autoritatea indartu zuen.
Presidentzia lortutakoan, gobernu autoritarioa osatu zuen. Iranen kontrako gerraz (1980-1988) zein Golkoko inbasioaz (1991) profitatu zen aginteari eusteko. Independentziaren alde jotzen zuten kurduarrek zein xiiek Husseinen errepresio latza jasan behar izan zuten. Beste aldetik, arabiarren artean ospe handia izaten zuen, Israeli aurre egiteagatik.
[aldatu] Saddam kartzelan
Amerikako Estatu Batuek kargutik kendu zuten 2003ko herrialdea inbaditzean. Abenduaren 13an atzemanda, gizateriaren kontrako krimenak leporatu zizkioten Irakeko gobernu berriak izendatutako Epaitegi Berezian. Auzitegiak 2006ko azaroaren 5ean eman zuen epaia, eta Sadam Hussein heriotza zigorrera kondenatu zuen.