Konstantinopolis
Wikipedia(e)tik
Konstantinopolis (grezieraz Κωνσταντινούπολις) oraingo Istanbul hiriaren aintzinako izena da, IV. mendeko Konstantino erromatar enperadoretik datorkiona. Honen aurretik Bizantzio izena izan zuen.
Bizantziar Inperioaren edo Ekialdeko Erromatar Inperioaren hiriburu izan zen mendeetan zehar, 330 urtetik 1453rarte, noiz turkiarrek konkistatu zuten, Aro Modernoari hasiera emanez.
[aldatu] Konstantino
324 urtean Konstantino I Handiak Lizinio ko-enperadore erromatarra garitzen du, Erromatar Inperioko gizonik boteretsuena bilakatuz. Bizantzio bere hiriburu bihurtzea erabaki zuen, horretarako hiria edertu eta babesteko lanak hasi zituelarik, 40.000 langiletik gora erabiliz, gehienak esklabu godoak.
6 urtetako lanen ondoren, 330ko maiatzaren 11 aldera, Konstantino hiria inauguratu zuen, 40 egunetako erritu tradizionalen bidez. Hiriak 30.000 biztanle zituen orduan. Mende bat geroago 300.000tik gora izango zituen.
Hiria Erroma Berri bezala berrizendatua izan zen, baina Konstantinopolis bezala egin zen ezaguna, eta Erromaren itxurarekin izan zen eraikia, foru, kapitolio eta senatuarekin.
Konstantino ez zituen iada zeuden tenpluak eraitsi, are gehieago, jentilentzat eta kristauentzat tenplu berriak eraiki zituen. Bere agintaldian gurutziltzatzea, gladiadoreen borrokak eta dibortzioa kendu zituen, eta ohitura kristauei jarraituz, austeritate sexual handiagoa ezarri zuen. Santa Sofiaren, Santa Ireneren eta Apostolu Santuen elizak eraiki zituen (azken honetan izan zen hilobiratua). Kristautasunari laguntza guzti hau eman arren, ez zen inoiz kristautzat hartu bere burua, hilzoria zegoenean bakarrik izan zen bataiatua.
Erroma Berria inperioko beste hirien lepo izan zen edertua, zeinei artelanik ederrenak ostu zitzaizkien. Foroan Apoloren estatua handi bat ezarri zen, Konstantinok burua kendu eta berearen kopia bat ezarriarazi zuelarik. Alexandria, Efeso eta batez ere Atenasetik eskulturak, zutabeak, mosaikoak, obeliskoak... ekarriak izan ziren.
Hiriak hipodromo bat zuen, 50.000 pertsona sar zitekeena eta festa herrikoien eta generalen omenaldien guna bihurtu zena. Gaur egun, hipodroma Istanbulen erdiguneko plaza bat bakarrik da, pistaren erdian zeuden bi obeliskoak soilik geratzen direlarik.
Konstantino hiltzea, Erromatar Inperioaren banaketa nabaria zen. Hala ere, hau ez zen gauzatu 395 urtean bere ondorengo Teodosio hil arte, zeinak Inperioa bitan banatu zuen: mendebaldeko zatia, hiriburutzat Erroma zuena, bere seme Honoriori eman zitzaion, eta ekialdekoa hiriburutzat Konstantinopolis zuena, bere beste seme Arkadiori. Mendebaldeko inperioak ez bezala, zeinak berehala gainbera egin zuen, Bizantziar Inperioak beste mila urtez mantendu zen.