Jentil
Wikipedia(e)tik
Jentilak euskal mitologiako izakiak dira, kristautasunaren aurreko euskal herritarrak sinbolizatzen dituena. Erraldoiak eta indartsuak dira, eta etsaiei harri handiak botatzeko ohitura dute. Haiek eraiki dituzte zutarriak (jentilarriak) eta harrespilak (jentil baratzeak).
[aldatu] Elezaharrak
Elezaharrak batek jentilen amaiera kontatzen du, zeruan argi arraro bat ikusi zutenean gertatu zena. Ez zekitenez zer izan zitekeen, jentil zaharrenarengana joan ziren. Agureak argi ikusi zuenean "Kixmi (Jesus) jaio da, euskal arrazaren amaiera da" esan zuen eta ondoren bere burua amildegitik behera bota zuen. Gainontzeko jentilak lurrazpian gorde ziren, sarrera jentilarriak itxi zuelarik.
Beste kondaira baten arabera, jentiletako bat, Olentzero izenekoa, kristautasunera bihurtu zen. Harez geroztik, Kixmiren etorrera jakinarazten du.
[aldatu] Idazkiak
- La primitiva religión de los vascos, José Dueso, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.
Euskal Herriko mitologiako izakiak | ||
---|---|---|
Mari • Sugaar • Amalur |