Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions Bilboko metroa - Wikipedia

Bilboko metroa

Wikipedia(e)tik

 Bilboko Metroa, 7 kale geltokia
Handitu
Bilboko Metroa, 7 kale geltokia
Bilboko Metroaren mapa
Handitu
Bilboko Metroaren mapa
 Bilboko Metroa, Bagatza geltokiko sarrera (fosterito bat)
Handitu
Bilboko Metroa, Bagatza geltokiko sarrera (fosterito bat)

Bilboko metroa Bilboko lur azpiko garraiobidea da. Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatu zuen.

1995ean hasi zen martxan. 2005ean 34 geltoki zituen, bi lineatan banatuta: Etxebarri-Sestao eta Etxebarri-Plentzia. Urte hartan ia 78 milioi bidaiari jaso zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Aurrekariak

Bilbon metro bat egiteko asmoa aspaldikoa da. Izan ere 1920. hamarkadan, udalak proiektu bat prestatu zuen, gaur egungo, Abando eta San Frantziskoko auzoetan, metro zerbitzu bat ezartzeko. Geroago gerra zibilak eta diru ezak proiektua bertan behera utzi zuten.

1971an Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak, batzorde bat osatu zuten, Bilbo Handiak zeuzkan garraio beharrizanei erantzun bat emateko. Urte batzuk beranduago, 1976. urtean, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eratu zen.

Urte bat beranduago, Bilboko hiri trenaren sarea eraikitzeko planaren lehenengo bertsio bat onartu zen. Dena dela, plan honek alegazio ugari jaso zituen. Administrazio ezberdinen arteko desadostasunek proiektua blokeatu zuten. 1983. urtean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraioen Sailak, eskualdeko garraioa aztertu zuen, eta urte amaieran txosten bat plazaratu zuen.

1985. urtean, Hasierako Eraikuntza Plana aldatu eta dokumentu berri bat idatzi zen. 1987an, Eusko Jaurlaritzak metroa eraiki eta finantzatzeko plana onartu zuen.

[aldatu] Obrak

Obrak ofizialki 1988. urtean hasi ziren, Erandioko trenbidearen lurperatze lanekin batera. Horrekin batera, metroaren diseinu arkitektonikorako lehiaketa internazional bat antolatu zen. Lehiaketa, Norman Foster arkitekto britainiarrak irabazi zuen.

Urte bat beranduago, Bilboko zabaluneko metroaren tartearen obrak hasi ziren. Geroago, Deustu eta San Ignazioko auzoetan, zulaketei hasiera eman zitzaien. Azken auzo hontan obrek arrakala eta kalte txikiak eragin zituzten inguruko etxeetan.

Metroak San Ignazio eta Plentzia arteko ibilbidea EuskoTrenek eginiko berbera izanik, ez zegoen Bilbo erdigunean bezain beste lanik egiteko beharrik. Erandio, Areeta eta Algortan trenbidea lurperatu egin zen.

[aldatu] Inaugurazioa eta osteko zabalkundeak

Urbinaga geltokia
Handitu
Urbinaga geltokia

Metroa 1995.eko Azaroaren 11n inauguratu zuten, goizeko 11:11etan. Bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria, Josu Ortuondo Bilboko alkatea eta Josu Sagastagoitia Metro Bilbaoren gerentea, egon zirelarik besteak beste.

Metroa zabaldu ostean obrak ez ziren gelditu. Izan ere, bai lehen linea zein bigarren linea zabaltzeko egitasmoak daude. 1996. urteko Ekainaren 24ean Gobelako geltokia zabaldu zen. Urte bereko Azaroaren 1ean, Alde Zaharreko geltokiko San Nikolas eleiza ondoko geltokia.

Hurrengo urtean, Martxoaren 21ean, metroaren bigarren linea eraikitzeko lanei ekin zitzaien, Ansion. Urte bereko Uztailaren 5ean, Santutxu, Basarrate eta Boluetako geltokiak zabaldu ziren. Boluetako geltokian, bi garraio moten arteko lehen aldagailua inauguratu zen, Bilboko metroa eta EuskoTrenen artekoa alegia. 1999. urtean, San Mameseko geltokian, antzeko egitasmo bat egin zen Bilboko metroa eta Renferen aldiri zerbitzuen artean.

2001. urteko Ekainaren 27an, Sestaorako metroaren zabalketa lanak hasi ziren. Hurrengo urteko Apirilaren 13an, metroaren bigarren linea inauguratu zuten, Gurutzeta eta Urbinagako geltokien artean. 2003ko Martxoaren 6an metroa eraikitzeko lanak hasi ziren Portugaleten. 2005. urteko Urtarrilaren 8an Sestao eta Etxebarriko geltokiak inauguratu zituzten.

[aldatu] Etorkizunari begira

Hurrengo urteetan metroaren egitasmoa burutzea espero da. Zehazki, 2007. urte hasierarako Abatxolo eta Portugaleteko geltokiak zabalduko dira. 2008an Getxo eta Berangoko udalerrien artean, Ibarbengoako geltokia. Geltoki honen eraikitzearekin batera, Maidaganen eta Urdulizen metroa lurperatuko da. 2008an ere, metroa Santurtziko udalerrira ailegatuko da. Eta bi urte beranduago, 2010ean Basaurira.

Oraindik Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak aztertzen diharduten proiektuan, Galdakaoko udalerrian amaituko da metroaren ibilbidea.

Horrez gain, EuskoTrenek kudeatuko badu ere, Bilboko ekialdeko auzoak (Uribarri, Zurbaran, Txurdinaga eta Otxarkoaga) lotuko dituen "Hirugarren Linea" eraikitzeko proiektu bat aurkeztu zen 2005. urtean.

[aldatu] Metroaren ezaugarriak

Metroaren bi lineak
1. Linea 2. Linea

Basauri* Basauri*
Ariz Ariz
Etxebarri Etxebarri
Bolueta Bolueta
Basarrate* Basarrate*
Santutxu* Santutxu*
7 kale* 7 kale*
Abando* Abando*
Moyua* Moyua*
Indautxu* Indautxu*
San Mames* San Mames*
Deusto* Deusto*
Sarriko* Sarriko*
San Inazio* San Inazio*
Lutxana Gurutzeta*
Erandio* Ansio*
Astrabudua Barakaldo*
Leioa Bagatza*
Lamiako Urbinaga
Areeta* Sestao*
Gobela Abatxolo*
Neguri Portugalete*
Aiboa Peñota*
Algorta* Santurtzi*
Bidezabal Kabiezes*
Ibarbengoa
Berango
Larrabasterra
Sopelana
Urduliz
Plentzia

Bilboko metroa 2 lineaz osatzen da. Lehen linea, Plentzia-Basauri, 31 kilometroko luzera du eta gorriz identifikatzen da orrialde honen goikaldeko mapan. Bigarren linea, Kabiezes- Basauri, 20 kilometroko luzeera du eta beltzez identifikatzen da, orrialdeko goikaldeko mapan. Bi lineak zati bat elkar banatzen dute: San Inazio-Basauri.

[aldatu] Lotuneak

[aldatu] 1995etik aurrera zabaldutako geltoki berriak

  • 1996. urtean: Gobela
  • 1997. urtean: Santutxu, Basarrate eta Bolueta
  • 2002. urtean: Gurutzeta, Ansio, Barakaldo, Bagatza eta Urbinaga
  • 2005. urtean: Sestao eta Etxebarri

Zabalduko diren geltoki berriak:

  • 2007. urtean: Abatxolo eta Portugalete
  • 2008. urtean: Ibarbengoa, Peñota eta Santurtzi
  • 2010. urtean: Kabiezes, Ariz eta Basauri

[aldatu] Ezaugarri teknikoak

Metroak CAF enpresaren bagoiak erabiltzen ditu. Zehazki esanda, 500 eta 550 saileko bagoiak. Guztira lau kotxe dago unitateko, denak motoreak. Motore bat dago ardatz bakoitzeko, denera 16 motore.

Motore bakoitzaren potenzia 180kw da, beraz guztira unitate bakoitzean 2.880kw-etako potentzia dago. Unitatearen zabalera 72,12 metrokoa da, eta kanpoko zabalera 2,8 metrokoa. Trenaren edukiera 523 pertsonatakoa da, 379 zutik eta 144 eserita, guztira lau pertsona metro karratuko.

Tren unitate bakoitzak bi motore-konpresore multzo dauzka, aire konprimatua 10 Kg/cm2-ra ematen dutenak, minutuan 1.450 litro aireko emaria posible eginez. Bagoietako altzariak Irungo Akaba enpresak eginak dira.

Beltzez dauden geltokiak bi lineek elkarbanatutakoak dira. Letra etzanez daudenak eraikitzen ari dira. Izarrarekin markaturiko geltokiak, lurpeko geltokiak dira.

[aldatu] Sariak

Zerbitzuan egondako azken hamar urteetan, metroak hainbat sari jaso ditu:

  • 1995: El Correo 1995 Saria.
  • 1997: Michael Weiss diseinugileak Diseinuaren Profesionalen Espainiako Elkartearen saria.
  • 1997: Espainiako Arkitekturako IV. Biurtekoa. Finalista Manuel de la Dehesa sarian.
  • 1997: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Sarien IV Edizioa. Epaimahaiaren aipamen berezia (Lehiaketatik kanpo).
  • 1998: Brunel trenbide arkitekturaren saria Metro Bilbaori orokorrean, eta Sarrikoko geltokiari bereziki.
  • 1999: AENOR elkartearen ISO 9002 ziurtagiria.
  • 1999: International Film and Video Festival. Silver Screen Award "Underground Bilbao, Engineering and Architecture" bideoari.
  • 2000: Laneko Segurtasuneko Estatuko Garaikurra eta Ohorezko Goraipamena Istripuen Prebentziorako Elkarteak.
  • 2000: Emakunde elkarteak emaniko Emakume eta Gizonentzako Aukera Berdintasunetan Erakunde Laguntzaile izendapena.
  • 2000: Metroaren eserlekuen diseinatzaileari, Zientzia eta Teknologiako Ministerioak ematen duen Industria Diseinuaren Estatuko Saria.
  • 2000: Bizkaiko Ahalmen Urrikoen Federazio Koordinatzaileak emaniko Irismen Saria.
  • 2002: Comeravasa Saria, metroaren bigarren lineari.
  • 2002: AENOR elkarteak emaniko ISO 14001 ziurtagiria.
  • 2004: Orbere Saria, Genero Politikaren Sustapenarengatik.
  • 2005: Enpresarentzako GIMM Saria
  • 2006: Paperezko faroltxoa Saria, Bizkaiko liburu saltzaileen elkarteak eta Liburu Ganberak emana.

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bilboko metroa


Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu