Termibus
Wikipedia(e)tik
Termibus Bilboko autobusen geltoki nagusia da. Bizkaira edota Espainiara doazen autobus desberdinak Termibusetik ateratzen dira.
[aldatu] Ezaugarriak
Autobus geltokia eraiki aurretik Garellanoko futbol zelaia zegoen bertan. 1980ko hamarkadaren amaieran behin-behineko geltoki moduan eraiki zen, orduan Bilboko alkate zen Jose Maria Gorordoren eskutik. Hiri guztian zehar sakabanatuta zeuden autobus guztiak toki finko batetik ateratzearen helburuarekin egin zuten. Aurretik Alsako autobusak Autonomia kaletik ateratzen ziren, La Union eta La Burundesako autobusak bien bitartean Henao kaletik. Horrek hainbat arazo sortzen zizkien kanpotik etorritako pertsonei, ez baldin bazekiten autobus bakoitza nondik irtetzen den.
Bizkaibusek linea asko izateagatik, ezinezkoa izan da orain arte linea guztiak Termibusen batzea. Horrela, Durangaldeko autobusak, eta Lekeitiora doazenak bakarrik daude geltokian gaur egun. Ez da baztertzen etorkizunean linea gehiago batzea Termibusen. Basurtuko Ospitalea hain hurbil kokaturik egoteagatik Bilbobuseko 26, 38 eta 62 lineak ere Termibuseraino iristen dira, Bilboko auzo asko azpiegitura honekin elkartzeko.
Geltokia behin-behinekoa izan arren azken hamar urteetan hainbat hobekuntza egin izan dira, adibidez Renfe Aldiriaken eta Bilboko metroarekin batzen dituen San Mameseko geltoki intermodal berria. Esan liteke, hasierako behin-behinekotasunetik, finkotasun batera igaro dela. Baliteke hobespenak egiten jarraitzea, eta etorkizunean Abiadura Handiko Trena Bilbora iristean autobus guztiak Abandora eramatea. Dena den, oraindik ezer gutxi erabaki da horren inguruan.
[aldatu] Termibus erabiltzen duten konpainiak
- Alsa
- Bilbobus
- Bilmanbus
- Bizkaibus
- Continental Auto
- La Burundesa
- La Union
- PESA
- Vibasa