Bizkaiko Zubia
Wikipedia(e)tik
Bizkaiko Zubia Getxoko Areeta auzoa eta Portugalete batzen dituen zubi esekia da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Alberto Palacios Elizaga arkitekto eta ingeniariak deseinatu zuen eta 1893an ireki zen. Gustave Eiffelen dizipulu honek Portugalete eta Getxo lotzea lortu zuen, Bilboko Portuaren itsas trafikoa eten gabe eta bi alboetan aldapa luzeak eraiki gabe.
Lau urtez bakarrik egon da erabili gabe, 1937an goiko aldea lehertarazi baitzioten Francoren armadak zeharka ez zezan. Honek kalte larriak eragin zizkion. 1941an berriro ere konpondu eta abian jarri zen.
2006ko uztailaren 13an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
[aldatu] Erabilera
Egituran esekia dagoen ontzi batek alde batetik besterako bidea egiten du, oinezkoak eta ibilgailuak eramanez. Era honetan, itasontziek Bilboko itsasadarra zeharkatu dezakete inolako oztoporik gabe. 164 m luze da eta ontzi esekiak zortzi auto eta hainbat oinezko garraia ditzake. 8 minuturo dabil, urte osoan 05:00 eta 22:00 artean, eta Bilbo Handiko garraio sistemaren barnean.
Goiko aldean oinez pasa ahal izateko bide bat ere badago, 50 metrora kokatua, gaur egun turistentzat irekia dagoena. Funtzionamenduan dagoen mota honetako munduko zubirik zaharrena da.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Bilboko garraio publikoa | ||
---|---|---|
Artxandako funikularra • Bilbobus • Bilboko metroa • Bizkaibus • Bizkaiko Zubia • EuskoTran • EuskoTren • FEVE • Renfe Aldiriak |