Renfe Aldiriak
Wikipedia(e)tik
Renfe Aldiriak Renferen trenbide bidezko iraupen laburreko bidaiak eskaintzen dituen enpresa espainiarra da.
Euskal Herrian Bilbo Handian eta Gipuzkoan eskaintzen ditu tren zerbitzuok.
Eduki-taula |
[aldatu] Bilboko sarea
Sakontzeko, irakurri: Bilboko Renfe Aldirikoak
Ingurune industrial guztiek bezala, Bilbok trenbide sare garatu bat dauka. Hasieran minerala garraiatzeko erabiltzen ziren trenbide hauek, gaur egun bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dira orokorrean. Renfe Aldiriak Bilboko Ibai-Ezkerraldean eta Nerbioi ibarrean eskaintzen du bidaiari zerbitzua. Azken urteotan Bilboko metroa ezkerraldean zabalduz joan den einean, bidaiariak galdu ditu Renfek.
Renfek, hiru linea dauzka:
[aldatu] Lotuneak
- Abando: C1 Linea, C2 Linea, C3 Linea, Bilboko metroa eta FEVE.
- San Mames: Bilboko metroa, Termibus eta EuskoTran
- Barakaldo: C1 Linea eta C2 Linea
[aldatu] Gipuzkoako sarea
Gipuzkoa Renfek linea bakarra ustiatzen du, Brinkola-Oñati eta Irun artekoa.