Tahiti
Wikipedia(e)tik
Tahiti Frantziar Polinesiako uharte handiena da. Ozeano Barean dago eta hiriburua Papeete da. Uharteak guztira 1.042 km²-ko azalera du eta gune altuena Orohena mendia da. 1998an 131.000 biztanle inguru zituen, gehienek turismoaren inguruan lan egiten dutelarik. Hizkuntza erabilienak frantsesa eta tahitiera dira.