Wikipedia:Politikak
Wikipedia(e)tik
Wikipediako tutoriala |
Tutorialeko orriak... |
Sarrera berriak |
Ikus, gainera... |
Wikipediak martxan daramatzan urteetan zehar, horretan lagundu dioten politika batzuk garatu ditu. Orrialde honek, wikipediako politiken oinarrizko informazioa azaltzen dizkizu. Loturiko beste orri batzuk hauek dira, eman begirada bat:
- Artikuluen edukiak jarraitu beharreko irizpideak.
- Irudien erabilpenari buruzko politikak.
- Lankideak eta Lankideen izenak.
Orokorrean, Euskaltzaindiaren (Euskararen Akademia Ofiziala) arauak dira jarraitu beharrekoak hizkuntzari dagokionez, kasu gutxi batzuetan izan ezik. Hauek bozketa baten bidez adostu beharko dira. Laguntza behar baduzu, hona hemen euskaltzaindiaren webgunea: http://www.euskaltzaindia.net/
Eduki-taula |
[aldatu] Izenburuekin loturiko politikak
Wikipediako politika nagusiak |
Politiken orriak... |
Bost zutabeak |
Ikus, gainera... |
[aldatu] Euskal izen-abizenen idazkera
Euskal abizen edo euskal abizenatzat hartu daitezkeen abizenak eta erdarazko grafiaz idazten direnak (Elcano, Urchueguía, Etcheverria etab.) Wikipedian euskaraz idaztearen aukera (Elkano, Urtxuegia, Etxeberria) bozkatu zen. Ondorioa, abizenak berezko grafian mantentzea izan zen.
[aldatu] Deklinabidean gidoia jarri edo ez
Wikipedia idazten gaudela askotan deklinazioak egin behar dira tituluetan bertan (adibidez: Schrödinger-en katua). Bozkatu zena, gidoia jarri edo ez izan zen; eta ondorioa, gidoiak ez jartzea izan zen.
[aldatu] Amaierako a artikulua
Eztabaida ugari sortzen dira orrialdeen izenak amaieran a artikulua noiz izan behar duten erabakitzerakoan. Bozketa honetan proposatu zena zera da: Letra larriz idatzi ez arren, sarrera entziklopedikoak izanez bakarrak diren orrialde izenei artikulua mantentzea. Ondorioan esandako proposamen hau aurrera irten zen.
[aldatu] Noiz ez jarraitu euskaltzaindiaren arauak
Honako hauetan euskaltzaindiaren arauak ez jarraitzea erabaki da Wikipedian.
[aldatu] Frantziako eskualde eta departamenduen izenak
Bozketa honetan adostu zen bezala, ez da jarraituko euskaltzaindiaren 36. araua bozketan azaldutako arrazoiak direla eta.