Optimates
Wikipedia(e)tik
Optimates (Hoberenak) zen Berant Errepublikako senatari batzuek haien buruari ematen zion izena. Senatari talde horrek Herri Asanbladetako botereak murriztu eta Senatukoak handitu nahi zituen, Senatua ganbara egonkoarragoa eta arduratsuagoa zelakoan. Populares taldea zuen aurkari, politika kontrakoa hobesten zuelako. Haien arteko ika-mikek bortizkeriara eta gerra zibilera eraman zuten.
Talde honek nobleziako leinuak hobesten zituen lanpostu publikoetarako, batez ere probintzietatik zetozen gizon berrien aurrean. Ironikoki, Optimates-en azken defendatzaile sutsua, Zizeron, probintzietako "gizon berria" zen.
Erromatar hiritartasuna Italiatik zabaltzearen kontra zeuden. Italian zehar zabaltzea bera gehiegikeria zen haien ustez. Kultura helenistikoaren kontra ere bazeuden, Erromako gazteria usteltzen zuelakoan. Soldadu betereanoei lur-soroak banatzearen alde zeuden, zeren beterano zoriontsuek jeneral matxinatuekin bat egiteko aukera gutxiago zeukaten.
Optimates-en urrezko garaia Sila diktadurapean etorri zen (K. a. 81 -79). Orduan, Herri Asanbladek ia-ia eskumenik gabe geratu ziren. Senatarien kopurua 300dik 600era igaro zen. Italiako iparraldean soldadu andana kokatu zuten bizitzeko. Populares-eko asko ere zerrenda beltzetan sartu eta hil zituzten. Silak boterea utzi ondoren, politika hori irauli ziren pixkanaka.
Talde honetako beste politikari handiak honako hauek dira: Katon Maior eta Katon Minor, Milo, Marko Bruto, eta azken urteetako Ponpeio Handia.