Laktantzio
Wikipedia(e)tik
Luzio Zezilio Firmiano Laktantzio, latinez Lucius Caecilius (edo Caelius?) Firmianus Lactantius, (245?-325?) latinezko idazle eta kristau apologista bat izan zen.
Afrika iparraldean jaio zen eta Arnobio erretorika maixu afrikarraren ikasle izan zen. erromatar inperioko ekialdeko hainbat hiritan erakutsi zuen, Konstantinopolisen barne. Dioklezianok erretorika maixu izendatu zuen Nikomedian, baina, kristau bilakatuta zegoelarik, 303ko otsailean kaleratua izan zen. Kale gorrian, idazle gisa atera behar izan zuen bizia aurrera, Konstantinok bere seme Krisporen maixu bilakatu zuen arren. 317an Krispori Treverisera lagundu ziola uste da, azken hau Zesar izendatua izan zenean. Krispo Istrian exekutatua izan zen 326an baina ez dakigu Laktantziok era berean bukatu zuen.
Kristautasunari buruzko bere lanak bakarrik iraun dute. Nabarmenenak De opificio Dei (303-304, Jainkoaren lanaz), De ira Dei (Jainkoaren haserreaz) eta [Institutiones divinae (Instituzio jainkotiarrak) dira. Azken hau kristau dotrina sistemaren defentsa bat da, harmonioso eta logiko gisa.