Basajaun
Wikipedia(e)tik
Basajaun basoetako jauna da, euskal mitologiako izakia, bizirik geratu zen azken jentila Olentzerokin batera. Basandere du emaztetzat.
Gizakia baino lehenagotik ezagutzen zuen nekazaritza eta hainbat gauza erakutsi zizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabili daitekeela... Artzainari artaldea zaindu ere egiten dio.
[aldatu] Elezaharrak
Oihan ilun eta leize sakonetan bizi den gizaki handi, iletsu eta basatia da jentilak bezala, baino hauek ez bezala, oso jakintsua da.
Kixmi jaio zenean, Olentzerokin batera, bizirik geratu zen jentila. Artaldeen jeinu babeslea da, eta ekaitz-arriskua dagoenean, orro egiten du artzainek artaldea babes dezaten; gainera, otsoa artaldera ez hurbiltzeaz arduratzen da. Indar handia du eta gorputz arineko izaki beldurgarri eta gaiztoaz irudikatu izan da.
Beste alegietan ordea, ongi hitz egiten da pertsonai honetaz. Nekazaritza zabaldu zuen lehenengotzat; errementari eta errotaritzat ere hartu izan da; eta gizakiak beregandik ikasi omen zuen laboreak ereiten, zerra egiten eta metalak soldatzen; berez, erromatarrak Euskal Herrira etorri ziren garaiarekin bat egiten dute kristautasunaren (Kixmi) hasiera eta teknologia horien zabaltzea.
Euskal Herriko mitologiako izakiak | ||
---|---|---|
Mari • Sugaar • Amalur |