Sugaar
Wikipedia(e)tik
Sugaar (baita ere Maju, Sugoi edo Sugar) euskal mitologiako izakia da, Mari jainkosaren arra. Suge itxura du eta, suzko igitaia bailitzan, zerua zeharkatzen du. Ekaitz eta trumoiekin harreman estua du.
Sugaar izenaren esanahia suge + ar (herensugea) edo su + gar izan daiteke. Litekeena bien arteko bateratzea izatea da.
[aldatu] Elezaharrak
Ostiralero lur barnetik irten, Marirekin elkartu eta ekaitzak sortzen dituzte. Gurasoei kasu egiten ez dietenak zigortzen ditu.
- Diman sugoi izena hartzen du. Bizkaiko jaunen jatorriaren kondaira jeinu honi loturik dago. Lur azpian bizi da eta zeruertza zeharkatzen du suzko sugetzar itxura hartuta. Mari eta Sugoi maitaleak elkartzen direnean ekaitz izugarriak sortzen dira.
- Mundakako alegia baten arabera Sugoi eta aterpetutako eskoziar printzesa baten arteko elkartze batetik jaio zen Jaun Zuria, Bizkaiko lehen jauna (mitologikoa, ez historikoa).
- Ataunen esaten den arabera, bi bizileku ditu: Amunda eta Atarreta leizeak.
- Azkoitian, Sugaar eta Maju berdintzat jotzen dira. Marirekin ostiraletan elkartzen da (akelarrearen egunean) eta ekaitzak sortzen (erditzen) dituzte.
- Betelun Suar izenez ezagutzen dute eta deabrutzat jotzen. Esaten denez, zeruan zehar hegan ibiltzen da suzko bola bailitzan, Balerdi eta Elortalde menien artean.
[aldatu] Idazkiak
- La primitiva religión de los vascos, José Dueso, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.
Euskal Herriko mitologiako izakiak | ||
---|---|---|
Mari • Sugaar • Amalur |