Guaraniera
Wikipedia(e)tik
Guaraniera edo Guarani hizkuntza avañe'ẽ |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Argentina, Brasil, Bolivia, Txile, | |
Eskualdea: | - | |
Guztira hiztunak: | 7.000.000 | |
Hizkuntza familia: | Tupi | |
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | Bolivia eta Paraguai | |
Araugilea: | ez du | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | gn | |
ISO 639-2: | grn | |
ISO/FDIS 639-3: | grn | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Guaraniera edo Avañe'ẽ Hego Amerikako hizkuntza bat da, guaranien berezkoa hain zuzen ere.
Ofiziala da Paraguaiko herrialde osoan eta Argentinan Corrientesko probintzian. Bolivian eta Brasilen ere hitz egiten dute. 4-7 milioi hiztun inguru dago gaur egun.
Jopará izeneko kreolera hitz egiten dute hirietan nagusiki.
[aldatu] Dialektoak
- Chiripá (Argentina).
- Boliviako ekialde eta mendebaldeko aldaerak. uaraní
- Mbyá (Brasil)
- Paraguaiko aldaera.
[aldatu] Historia
- Kristo aurreko 3.000. urte inguruan "Tupí-guaraní" hizkuntza hasi ziren sortzen. Denborarekin Tupiera eta Guaraniera banatu ziren. Ez zuten aztarna idatzirik utzi.
- 1583an Limako Kontzilioak baimendu zuen Katixima edo kristau-doktrinaren guaranierazko itzulpena. Fray Luis de Bolaños frantziskotarra izan zen horren arduraduna.
- 1603an Asuncion hiriko ordenantzak itzuli zituzten gazteleratik, herritar guztiek ulertu ahal izateko.
- 1605ean Jesusen Lagundiak "Paraguaiko probintzia jesuitikoa" sortu zuen, guaraniekin batera zientziak eta kultura landuz. Horren ondorioz, indigenen hizkuntza sustatu zuten, dialektoetatik eredu batua sortuz. Jose de Anchieta (1534-1597) Tupierazko gramatika liburua eta hiztegia idatzi zuen. Antonio Ruiz de Montoya (1584-1651) jesuitak "Tesoro de la lengua guaraní" (guaraniera-gazteleraren hiztegia), "Arte y Vocabulario de la lengua guaraní" (gramatika liburua eta hiztegia) eta "Catecismo de la lengua guaraní" liburuak egin zituen.
- Jose Gaspar Rodríguez de Francia (1776-1840) Paraguaiko presidentea izan zenak "Tetã Purahéi" ("Aberriaren Abestia") baimendu zuen, herrialdeko lehenengo ereserkia. Anastacio Rolón-ek idatzi zuen, guaranieraz.
- 1867an idazteko modua batzeko kongresua antolatu zuten.
- León Cadogan (1899-1973) ikerlariak "Ayvu Rapyta" izeneko olerki bilduma jaso zuen. 19 atal ditu eta Munduko sorreraz, jaungoikoaz, hizkuntzaz, medikuntzaz eta beste gai batzuetaz hitz egiten du.
- 1950 inguruan Antonio Guasch apaizak ikerketa lan handia egin zuen, "El idioma guaraní" eta "Diccionario castellano-guaraní y guaraní-castellano" liburuak utziz.
- 1992an Paraguaiko hizkuntza ofizial izendatu zuten, Alfredo Stroessneren diktadura amaitu ondoren.
- 2004an hizkuntza ofizial aldarrikatu zuten Corrientesko probintzian (Argentina).
- 2006ko urtarrilean Mercosur erakundeko hizkuntza ofiziala izateko eskatzen duen kanpaina hasi zuten.
[aldatu] Kanpo loturak
- Guarani Renda webgune interesgarria
- Guarani Raity hizkuntzari buruzko bibliografia
- Hiztegi hirueleduna
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |