Eusko Alderdi Jeltzalea
Wikipedia(e)tik
Eusko Alderdi Jeltzalea (gaztelaniaz Partido Nacionalista Vasco eta frantsesez Parti Nationaliste Basque, euskal alderdi politiko abertzale eta jeltzalea da. Alderdiak Euskal diasporan zenbait ordezkaritza ditu, nagusienak Venezuela, Argentina, Mexiko eta Uruguai aurkitzen dira.
Alderdia Sabino Arana Goirik sortu zuen 1895. urtean. Jatorriz alderdi separatista katolikoa, Foruak berriz ezartzeko helburua defendatzen zuen. Egun EAJk euskaldun, demokratiko, parte hartzaile, plural, akonfesional eta humanista modura definitzen du bere burua. Alderdi nazionalista moderatua da, Euskal Herriaren burujabetza helburu duena eta biolentziaren kontrakoa.
1921. urtean Aranaren mugimendua banandu egin zen Comunión Nacionalista Vasca moderatuak, eta Aberri independentistak.
Miguel Primo de Riveraren alderdi bakarreko diktadurapean, alderdi nazionalistak legez kanpo utzi zituzten. Hala ere, EAJak bere aktibitateekin jarraitu zuen mendigoizale bileretan folklore bilkuretan.
1930 amaieran, Aberri eta CNV berriz elkartu ziren. Hala ere, talde txiki batek Acción Nacionalista Vasca eratu zuen Alderdi nazionalista moderatu ezkertiarra zen, akonfesionala, eta aliantzei irekia errepublikarrekin eta sozialistekin diktaduraren aurkako borrokan.
Eduki-taula |
[aldatu] Espainiako bigarren errepublika
[aldatu] 1934-1935
Espainiako bigarren errepublikan autonomista eta independentisten arteko banaketa agertu zen. Eli Gallastegi buru zutela, talde erradikal independentista txiki batek, Jagi-Jagi asterokoan eta Bizkaiko mendizale federazioan bildutakoak, alderdia utzi egin zuten. Hauek EAJren autonomiaren aldeko lanen aurkakoak ziren.
[aldatu] Espainiako guda zibila eta Frankoren diktadura
1936. urteko Uztailaren 18ko altxamenduaren aurrean EAJk barne tentsioa izan zuen. Katolizismoaren aldetik errebeldeekin bat zetorren, eta Vatikanotik presioa zegoen Errepublikatik aldentzeko, baina hitzartutako autonomiaren eta anti-faxismoaren ondorioz Errepublikar gobernuarekin jarraitzea erabaki zuen:
- Gipuzkoar eta bizkaitarrek, garrantzitsuenak kopuruan, errepublikari, demokraziari eta anti-faxismoari eman zioten bere euskarria Espainiako Guda Zibila hasi zenean.
- Errebeldeak zeuden lurraldeetan EAJko kideek aukera ezberdinak hartu zituzten:
- Arabar eta nafar komiteek oharrak idatzi zituzten errepublikari euskarria ez ematen, baina kontutan izan behar da bi lurraldeak dagoeneko errebeldeen esku zeudela.
- Nazionalista batzuk Frantziara edo errepublika aldera hegan egin zuten.
- Batzuk errebeldeei aurka egin zieten, gehienek kartzelan edo afusilaturik amaitu zutelarik.
- Batzuk batailoi Karlistetara batu ziren, konbentzimenduagatik edo erasoak ekiditeko.
- Errepresioa ezkertiarrengan fokatu zen, baina nazionalistak ere jopuntuan zeuden.
[aldatu] Ikus, gainera
- Euzko Gaztedi-EGI, EAJren gazte mugimendua
[aldatu] Kanpo loturak
- EAJren webgunea
- Euskal Nazionalismoaren Museoa
- Euskal Nazionalismoaren bilkura
- EAJren manifestua eta antolakuntza, EAJren 1906ko barne arauak. Gaztelerazko testuen eskaneatutako JPEG irudiak.