Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions Euskal Foruak - Wikipedia

Euskal Foruak

Wikipedia(e)tik

Foruak bi esanahi nagusi ditu, elkar oposatuak daudenak:

  • Forua herri baten ohiturak dira, idatziz jasoak eta legearen indarraren bitartez aplikatuak.
  • Foruak autoritate batek (errege edota jauntxo batek) emandako ematea da.

Beraz, lehenengoa eskubide bat da eta bigarrena, berriz, pribilegio bat.

Eduki-taula

[aldatu] Euskal Foruak

Antzinako ohiturak jasotzen zituzten legeak ziren eta Euskal Herria osoan agintzen zuten. Beraz, ez dira pribilegio bat, baizik eta eskubide bat.

Euskal Foruen berezko ezaugarria herriak bere erlazio sozial eta politikoak bizi izateko era edukitzea da. Ez dira diktatutako legeak, herriak sortu baititu bere eguneroko bizitzaz. Beraz, ezin dira foruak herriaren bizitzatik banatu, izan ere bere ohiturak eta bizitza bizitzeko moduak direlako.

Fernando Katolikoak Bizkaiko Foruak beteko dituela zin egiten
Handitu
Fernando Katolikoak Bizkaiko Foruak beteko dituela zin egiten


[aldatu] Foruen egituraketa politikoa

Udalerrietan oinarritzen da, eta bertako partaideek Batzar Nagusiak aukeratzen zituzten, eta hauek Aldundien bitartez jardun egiten zuen, gero erregearen Korrejidorearen esku-hartzearekin.

[aldatu] Udalerria

Erregimen foralaren oinarria da. Bertako demokraziaren maila bere kideen araberakoa zen. Bizkaian eta Araban, hidalgoak, hau da, auzotarrak hauta zitzaketen. Gipuzkoa ere bai, baina XVI. mendetik aurrera "millareak" eskatzen ziren, hau da, maila ekonomiko handiko pertsonak.

  • Udalerriak eta hiribilduak
Euskal udalerria eta hiribilduak guztiz ezberdinak ziren. Hiribilduak antolaketa ekonomiko ona lortzeko fundatzen ziren. Euskal udalerriak, berriz, zabalagoak, zaharragoak eta naturalagoak ziren.

[aldatu] Batzar Nagusiak

Hasieran, bere kideek beraien udalerrien ordezkari bezala hautatuak izaten ziren, baina gero Euskal Herriko edozein lekutakoak izan zitezkeen.

Batzarrak urtean behin biltzen ziren hamaika egunez. Batzarrak kanpoan egiten ziren eta Gipuzkoako herri desberdinetan, baina Bizkaian eta Araban mugiezinak.

Bere betebehar nagusia legeak egitea zen, Koroak gero onartu behar zituelarik. Hala ere, horretaz aparte beste betebehar zituen: Aldundiaren ekintzak eta akordioak epaitzea; Korrejidoeari eta Aldundi-buru nagusiari "erresidentzia epaiketa" egitea, hau da, beraien jokabideak karguan epaitzea, absolbituz edo barkatuz; Aldundiaren kideak aukeratzea; probintziako administrazioko antolakuntzan eta berrikusketan parte hartzea.

[aldatu] Aldundiak

Batzar Nagusien arlo betearazlea ziren: batzar nagusiak egindako legeak aldundiak betearazi behar zituen. Batzar Nagusiek izendatzen zituzten. Aldundien irupena ezarria zen: urte bete Gipuzkoan, bi urte Bizkaian eta hiru urte Araban.

  • Pase forala
Erregeak egindako legeen onarpenean edo ukapenean oinarritzen zen, hau da, pase honen bitartez erregearen legeak foruekin bat etortzen bazen onartzen ziren, baina bat etortzen ez bazen ez ziren onartzen. Legeak bat etortzen edo ez aztertzen zutenak Sindikoa eta Aholkulariak ziren. Beraiek jakinarazten zioten Aldundiko buruari legea foruekin bat etortzen bazen: "bat dator eta bete daiteke"; eta bat etortzen ez bazen: "ez dator bat, beraz, esana egiten da baina ez da betetzen".

[aldatu] Korrejidorea

Erregearen edo Jauntxo baten ordezkaria zen zenbait egoera zuzentzeko eta konpontzeko.

Hasieran kargua behin-behinekoa izan zen, gatazkaren bat zegoen bitartean. Baina laster Errege Katolikoak nolako onuragarria izan zitekeen foruetan ikusita finko egin zuten.

Korrejidoreak aginpen legegile, politiko, administratibo, gobernuarekiko eta, batez ere, judizialeko ahalmenak zituen. Botere politiko-legegileko ahalmen nagusia Batzar Nagusietako burua izatea zen, Koroaren kontrako lege bat egin ez zezan kontrolatzeko. Baina horrek ez du esan nahi legeak onartu zitzakeela, horrek erregearen edota jauntxoaren esku baitzegoen. Beraz, Korrejidoreak Batzarreko "lekuko" baten modukoa zen.

Agipen legegilean nahiko pasiboa bazen, aginpen politikoan esku gehiago sartzen zuen: Aldundietan partaide izatea, bai politika-jardueran bai administrazio-jardueran.

  • Aldundia eta Korrejidorearen arteko gatazkak
Autoritate bikoitzaren existentziak, bata herriak aukeratua -Aldundia- eta bestea erregeak aukeratua -Korrejidorea-, gatazka askoren iturriak ziren.

[aldatu] Erregimen Forala

[aldatu] Justizia sistema

Ezberdina da probintzia batetik bestera.

Bi justizia sistema desberdinak zeuden:
  • Gipuzkoako Anaiartea
Gipuzkoako Anaiarteak Batzar Nagusien, Anaiarteko Alkateen eta Ohizko Alkateen bitartez administratzen zuen justizia.
Ohizko Alkateak arlo zibil eta kriminaleko lehen ekinaldiko epaileak ziren. Hala ere, "Anaiarteko delituak" deitutako bost delitu zeuden, Anaiarteko Alkateek konpontzen zutenak.
Anaiarteko Alkateak XIV. mendean sortuak izan ziren. Zazpi ziren Gipuzkoa guztirako eta herriak urtero hautatzen zituen, San Joan egunean. Bere gainetik Batzar Nagusiek bakarrik agintzen zuten, beraien sententziak alda zezaketenak erregearen edo Anaiartekoaren kontra joaten zirela ikusiz.
  • Korrejidorea
Ohizko Alkateak bezala, lehen ekinaldiko epailea ere izan zitekeen.
Arabako justizia sistema Arriagako Kofradiaren esku zegoen, bertan lau alkate edo epaile aukeratzen ziren, beraien boterea urtebetez mantentzen zutelarik.
Gaztelarekin batzerakoan -Alfontso XI idatzitako paktu baten bitartez- justizia Koroaren esku geratu zen. 1463ra arte, erregeek probintziako justizia kontrolatzen zuten epaileak izendatzen zituzten, baina urte horretatik aurrera antolakuntza modu demokratikoago batera aldatu zen.
  • 1463tik aurrera
Arlo zibil eta kriminaleko lehen ekinaldiko epaileak Ohizko Alkateak ziren, Gipuzkoan bezala; eta zenbait delituentzako Anaiarteko Alkateak zeuden, urtebetekoak ere, hirurogeita bost izatera heldu zirenak. Bi alkate moten gainean bi Komisario zeuden eta beraien aurrean erantzun behar zuten bere karguen antolakuntzaz.
1476an, autoritate nagusi bezala Aldundi Buru Nagusia izendatu zen: apelazioko goi-tribunala zen eta bi Komisarioak ordezkatu zituen.
Jauntxoaren esku zegoen, bizkaitarrek paktu baten bitartez ematen ziotelarik. Honek Justizia zenbaki zehaztugabea izenda zezakeen, hiribilduak eta hiriak izan ezik, non ohizko alkateek administratzaile judizialak baitziren. Jauntxoak sortutako karguak hurrengoak ziren: Korrejidorea, hiru Teniente eta Foru Alkateak.
Lehen ekinaldiko epaileak hiribildu eta hirietako Ohizko Alkateak eta Foru Alkateak ziren. Haien gainetik -apelazio mailan- hiru Tenienteak zeuden Korrejidoreak izendatuak. Haietatik bat -Teniente Jenerala deitua- Gernikan bizi zen eta Bizkaia osoan eskumena zuen, hiribildu eta hirietan izan ezik. Ezta Enkarterrietan eta Durangoko Merindadeetan ere, bakoitza beste Tenienteen esku zegoelako.
Aurreko guztien gainetik, Bizkaia osorako apelazioko goi-maila bezala, Korrejidorea zegoen. Gainera, Goi Epailea existitzen zen, Valladoliden bizi zena eta Bizkaiko Gelan Bizkaitik kanpo zeuden bizkaitarren arlo zibileko eta kriminaleko gaiak epaitzen zituena -Bizkaiko arauekin bat etorriz-.
  • Errementerietako Alkateak
Burdina Bizkaian zeukan garrantzia zela eta Errementerietako Alkateak sortu ziren, eskumen bereziarekin: burdindegi eta bere arragoen barruan langileen eta jabeen artean eragindako desberdintasunak epaitzen zituzten. Burdindegitik kanpoko arazoak muga bereziak jarrita zeukaten, haietatik kanpo ezin zuten ezer ere egin Koroaren esku baitzeuden. Beraz, instituzio laborala zen politikoa baino.

[aldatu] Zerbitzu militarra

Euskal Herriko foruen ezaugarrietako bat eta bere espiritu demokratikoaren adierazpena da.

Arabarrek bere errege eta jauntxoak zerbitzatu behar zuten gerra garaian eta probintziaren lurraldean. Probintziatik kanpoko zerbitzua hautazkoa zen, klase noblearentzako izan ezik, erregea zerbitzatu behar zutelako derrigorrez.
Erregeak eskatzen zuen guztietan borrokatzen zuten, inolako soldataren truke. Baina Jauntxoak eskatzen bazien Euskal Herriko portuetara joateko bi hilabeteko soldata ordaindu behar zien eta, berriz, kanpoko portuetara joateko agintzen bazien hiru hilabeteko soldata.
Ez ziren joaten aurrez aurretik ordaintzen, nahiz eta erregearen mandatua izan.

Euskal Herrian, ejertzitoa gerra garaian eta defentsa gerrarako bakarrik existitzen zen.

[aldatu] Zerga-sistema

Euskal Herriko zerga-sistema ulertzeko kontutan eduki behar dugu: lurra, hau da, Euskal Herriko lurraldea herriarena da.

Probintzia errege edo Jauntxo baten menpe badago, orduan zerga eskatu dezake, bestela ez. Baldintza horrekin bakarrik erregeak edo Jauntxoak kargak ezar ditzake: jabetza-eskubidea eta zerga-eskubidea. Zerga guztiak erregearentzat ziren, baina Euskal Herrian ez zen horrela, herriarentzat ziren herria baitzen lurraldearen jabea.

Arabak Gaztelarekin bat egin zuen 1332an. Beraz, Alfontso XI.ak Arabako lurren jabea zenez zergak eskatu zitzakeen. Halere, hau baldintza zehaztu batzuen menpe eman zen.
  • Bular neurtua
Arriagako Kofradia Arabako lurren jabea zen, baina Alfontso XI.aren esku geratu zirenean zergak Koroarentzat izan ziren. Gainera ez zen beste zerga berririk ezarri, bai Alfontso XI bai hurrengo erregeek aurreko Jauntxoak kobratzen zuen "bular neurtua" kobra zezaketen.
"Bular neurtu" hau "semoyo"-a zen, garia, garagarra eta zergadunaren fortunarekin proportzionala zen diru kopuru bat osatzen zuten.
Zerga horretaz aparte Batzar Nagusiek ezarritako zergak ere ordaintzen zuten, txiroak ez sufriarazteko.
Gipuzkoarrak ez diote inolako eskubiderik ordaintze erregeari, baizik ea marabedi kopuru zehatz bat Kontseilu, Alkatetza eta Haranen "alcabala"-gatik (salmenten gainean ezarritako %10eko zerga).
Beraz, Gipuzkoan zerga bat bakarrik zegoen, 1509an 8000 pezetatan ezarri zena, gipuzkoarren eta [[Joana Eroa]]ren artean adostutako akordio baten bitartez.
Bizkaitarrek ez zioten zergarik ordaindu behar ez erregeari ez Jauntxoari. Bizkaitarrak askeak ziren, bakarrik baserri batzuk, zentuarioak deituak, zergak ordaintzen zizkioten Jauntxoari, zeinek burdindegietako eta hiribilduetako burdin landua ere kobratzen zuena.

[aldatu] "Donatiboa"

Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak Gaztelako erregeei ematen zieten hautazko kopuru bat zen. Donatibo hau Koroari ematen zioten egoera berezietan, batez ere gerra garaian.

[aldatu] "Foru-zergak"

Erregeek eta Jauntxoek hartutako zergen desberdinak ziren. Zerga mota hau bizkaitarrek, arabarrek eta gipuzkoarrek ordaintzen zioetan beraien gobernuei, foru-sistemak sortzen zituen gastuak moteltzeko asmoz. Horrela betebeharrak erantzun zezaketen probintzia bakoitzeko berezko baliabideen bitartez: herri-lanak, benefizentzia, defentsa, komunikazioak, ordena-publikoa, hezkuntza eta administrazioa.

[aldatu] Foruen abolizioa

Karlistek Hirugarren Gerra Karlista galtzearen ondorioz, Canovas del Castillok 1876ko uztailaren 21eko legearen bitartez foruak abolitu zituen.

Lege horren bitartez Foru Aldundiak desegin zituen desobedientzia zibila egiteagatik eta, derrigorrezko soldadutza eta Estatuko Ogasunari zergak ordaintzeko agindua ezarri zituen. Hala ere, foruak abolitzean, esparru juridiko, ekonomiko eta administratibo berria ezarri zen: Kontzertu Ekonomikoa (1878ko otsailaren 28an arautu zena).

[aldatu] Kontzertu Ekonomikoa

Kontzertuaren sistemak zehazten du administrazio eremu jakin batek gobernu zentralari ordaindu beharreko kontribuzio, errenta eta zerga-kopurua.

  • Lehen Kontzertu Ekonomikoa (1878 - 1886)
Gobernuaren eta probintzietako aldundien arteko hitzarmena zen: probintzia estatuari urtero zergen zati finko bat (kupoa) ordaintzen zion, eta aldundiak zerga gehienak jasotzeko eskubidea zuen (aduanetako mugasariak, tabakoa eta antzeko beste monopolioak salbu). Honek, aldundiei beren zergak ezartzeko eta, bide batez, administrazio-eskumen bereziak eskuratzeko aukera eman zien.
Zergak Espainiako beste probintzietan baino txikiagoak ziren eta hau, agian, kapitalak eta inbertsioak erakartzeko baliagarria izan zen, Bizkaia eta Gipuzkoa bizkor industrializatzen ari ziren garaian. Aldundiek gastua antolatzeko zuten autonomia eta erraztasuna (ez zuten estatuko administrazioak dirua noiz bidaliko zain egon behar) onuragarriak izan ziren bertako ekonomiarentzat, garraiabideen arloan batik bat.
Foru-garaiko sistemarekiko desberdintasunak nabariak dira, hala ere, 1876 aurretik zerga-ordainketa ez zen batere erregularra, "borondatezkoa" zen, baina, ordutik, akordioa Espainiako gobernuaren borondatean geratu zen. Izan ere, kontzertu ekonomikoa foru-sistematik egitura konstituzionalera igarotzeko "behin-behineko" neurria zen. Baina, aldundien presioagatik eta euskal gizartean lortu zuen adostasunagatik, finkatuz joan zen eta bigarren kontzertua sinatu zenean, 1887an, "instituzionalizatu" egin zela esan daiteke.
  • Bigarren Kontzertu Ekonomikoa (1887 - 1893)
Iraupena ez zen mugatu, iraunkortzat hartu zen. Sagasta liberalaren alderdiak agintea hartu zuenean, diru-premia handia zegoen eta Kontzertuaren berrikuspenerako agindua eman zuen. Gamazok kupoa igotzea eskatu zuen, baina foru-diputazioek, kontzertuak galtzeko arriskua ikusirik, akordioa sinatu egin zuten.
  • Hirugarren Kontzertu Ekonomikoa (1894 - 1905)
Kupoa igo zen arren, ez zen produkzioaren bezalakoa izan. Foru-diputazioen administrazio eta ekonomia-independentzia onartu zen.
  • Laugarren Kontzertu Ekonomikoa (1906 - 1925)
Nekazal eta hiri-oligarkiak osatutako foru-ligak, interes politiko eta ekonomikoak bultzaturik, kontzertuaren berrikuspenean eragin nahi izan zuen. Ligaren kontrakoak izanda ere, nazionalistek ere negoziazioan parte hartu zuten, eta azkenik kupoa ez oso altua eta hogei urteko iraupena lortu zen.
  • Bosgarren Kontzertu Ekonomikoa (1925 - 1937)
Crédito de la Unión Minera erakundearen porrota zela eta, Bizkaiko finantzariek Foru-Diputazioari mailegua eskatu zioten eta horrek baiezkoa eman zuen kontzertuen kupoa berrikusteko baldintzapean. 1951 bitarteko iraupena izateko sinatu bazen ere, Espainiako Gerra Zibilean dekretu batez Francok Bizkaia eta Gipuzkoakoak ezabatu zituen (1937) eta Arabakoa eta Nafarroako konbenioa mantendu zituen, hala ere, bi probintzia hauen eskubideak murriztu egin zituen.
  • Gaur egungo Kontzertu Ekonomikoa (1981)
Franco hiltzean, bere dekretuaren kontrako kanpaina hasi zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek "Foru Aldundi" izena berreskuratu zuten. 1981ean Bizkaiak eta Gipuzkoak beraien Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu zuten, Nafarroa, berriz, 1982an "Foru-erregimenaren Berrintegrazio eta Hobekuntzarako Lege Organikoa"ren bitartez.
THIS WEB:

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - be - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - closed_zh_tw - co - cr - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - haw - he - hi - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - ru_sib - rw - sa - sc - scn - sco - sd - se - searchcom - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sq - sr - ss - st - su - sv - sw - ta - te - test - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tokipona - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007:

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - be - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - closed_zh_tw - co - cr - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - haw - he - hi - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - ru_sib - rw - sa - sc - scn - sco - sd - se - searchcom - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sq - sr - ss - st - su - sv - sw - ta - te - test - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tokipona - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia 2006:

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - be - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - closed_zh_tw - co - cr - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - haw - he - hi - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - ru_sib - rw - sa - sc - scn - sco - sd - se - searchcom - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sq - sr - ss - st - su - sv - sw - ta - te - test - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tokipona - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu