Mikhail Bakunin
Wikipedia(e)tik
Mikhail Bakunin (1814 - 1876) iraultzaile errusiarra, anarkismoaren fundatzaileetako bat da. 1830eko hamarkadan Hegelen jarraitzailea izan zen eta geroago, 1848ko Alemaniako iraultzan (Dresdrengo altxamendua bezala ezagutua) parte hartu zuen. 1849an atxilotu eta Errusiara bidali zuten. Bertan, bizitza osorako espetxe zigorra ezarri eta Siberiara bidali zuten. 1861ean bertatik ihes egin eta Londresera iritsi zen.
Londresen zegoela, Bakuninek Bakea eta Askatasunaren aldeko Ligan parte hartu zuen. Mugimendu hartatik bereiztu ziren bera eta bere jarraitzaileak (gutxiengoa osatzen zuten), eta Demokrazia Sozialistaren Nazioarteko Aliantza sortu zuten. 1869an Aliantza hark Langileen Internazionalarekin bat egin zuen.
Internazionalaren baitan, Bakuninek Karl Marxi aurre egiten zion joeraren buru ihardun zuen; hots, joera anarkista edo libertarioaren erreferente bihurtu zen. Hala, Frantzia eta Suitzan barna lan politiko handia aurrera eramango du. 1872an Internazionaletik espultsatuko dute.
Bi urte geroago, 1874an, Bolongnan (Italia) altxamendu batean parte hartu zuen, nahiz eta mugimenduak ez zuen luzaroan iraun. 1876an Bernara (Suitza) joan eta bertan hil zen urte hartako uztailaren 1ean.
[aldatu] Bakunin-en obra batzuk
- Ingelesez: Marxists Internet Archive
- Gazteleraz: Marxists Internet Archive