Zisjordania
Wikipedia(e)tik
Zisjordania, Jordan ibaiaren mendebaldeko hertzean kokatua dagoelako horrela deitua, 20 eta 40 kilometro artean zabal den eta ekialdetik Jordan ibaiarekin eta Itsaso Hilarekin eta mendebaldetik Muga Berdearekin (Israelgo estatuik bereizten duena) muga egiten duen lurraldea da.
Zisjordania Judea eta Samariako lurralde biblikoei dagokie, garai bateko Palestinako aginpide britaniarra osatu zutenak. 1947ko NBEaren erabakiaren arabera, Palestina bi estatutan banatu zen, bata judua eta bestea arabiarra. Zisjordania azken honen zati zen. Baina Israel eta ondoko nazio arabiarren arteko gerragatik asmo hauek ez zuten aurrera egin. 1949an Jordaniak bereganatu zuen eta 1967an Israelek konkistatu zuen. Ordutik, Israelek militarki okupatua du Zisjordania.
Zisjordaniako hiririk nagusiena ekialdeko Jerusalem da, Betleem, Hebron, Naplusa, Ramala eta beste hainbat hiri txikiago dituelarik. Hala nola, 200 kolonia israeldarretik gora daude.