Biblia
Wikipedia(e)tik
Biblia liburua kristautasunean idazki sakratu eta nagusiak dira. Bi atal nagusik, Itun Zaharrak eta Itun Berriak, osatzen dute. Historian zehar, beste edozein liburu baino aldi gehiagotan eta hizkuntza gehiagotara (2.000 baino gehiagotara) itzuli dute. Esaten dutenez, 1815etik 5 biloi kopia baino gehiago saldu dute, inoizko libururik salduena izanda.
[aldatu] Historia
[aldatu] Euskarazko bertsioak
- 1571 - Joannes Leizarragak "Iesus Christ gure iaunaren Testamentu Berria" karrikaratu zuen, Bibliaren lehendabiziko bertsioa euskaraz.
- 1740 - Joanes Haraneder-ek amaitu zuen Testamentu Berriaren bere itzulpena, argitaratu gabekoa: "Jesu Christoren Evangelio Saindua jaun Havraneder aphez Donibane Lohitsucoac escoararat itçulia". Uztaritzeko Seminarioan egon da gordeta.
- 1855 - Maurice Harrieta eta Pierre N. Dassance apaizek Baionan egin zuten beharrezko baimenekin azaldutako lehenengo euskal itzulpena, Testamentu berriarena. Izenburua honakoa zen, erdizka mantenduta: "Jesu-Christo gure...laphurtar bi iaun aphecec".
- 1865 - Jean Pier Duvoisin-ek argitaratu zuen Biblia osoaren itzulpena, Bonaparte printzeak eskatuta.
- 1958 - Raimundo Olabide-k bigarren itzulpen osoa kaleratu zuen: "Itun zar eta beria".
- 1976 - Jaime Kerexetak argitaratu zuen mendebaleko euskarazko bere bertsioa: "Euskal Biblia", Bilboko Elizbarrutiko Gotzaintzaren eskutik.
- 1994 - "Elizen Arteko Biblia" argitara eman zuten, katolikoak eta protestanteak batuta, eta euskara batuaz idatzita.
[aldatu] Kanpo loturak
- Biblia osoa on-line euskaraz
- Biblia euskaraz Bilboko Elizbarrutiaren gunean (word formatuan)
- Jerusalemgo Biblia (katolikoa)
- Biblia latinamerikarra