Basurtuko Ospitalea
Wikipedia(e)tik
Basurtuko Ospitalea Bilboko ospitale nagusia da, izen bereko auzoan kokatukoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Bilboko ospitalea hiriaren kanpoaldeko orubeetan eraiki zen, XX. mendearen hasieran. Hiriaren hazkunde handiak eragin zuen ospitalearen eraikuntza, eta honen eraikuntzan pertsona askoren diru-laguntzak oso garrantzitsuak izan ziren, euren artean Jose Maria Gurtubay eta Casilda Iturrizar. Gaur egun, ospitaleko sarreran ospitaleari diruz lagundu zieten pertsonen izen eta abizenak ageri dira.
Ospitalea eraikitzeko lurrak 475.260 pezetarengatik erosi ziren 1897. urtean. Hiru urte beranduago, 1900ean, eraikitze lanak hasi ziren eta 1908ko azaroaren 11ean ospitalea ofizialki inauguratu zuten. Urteak igaro ahala handituz joan da, Revilla pabilioiaren eraikuntzarekin esaterako. Eta hurrengo urteei begira eraikin berri bat eraikiko da Bami Eraikinaren eta Ospitalearen artean.
[aldatu] Ospitalearen ezaugarriak
Estilo ingeleseko ospitalea, eta lau solairuetako eraikin desberdinetan banaturik dago, eraikin bakoitza medikuntzako arlo desberdin batetaz arduratzen delarik. Guztira hamazazpi pabilioi daude ospitalean, pabilioietako izenek, ospitalearen eraikuntza ordaintzen lagundu zuten familia burgesen abizenak, eta ospitalean lan egindako medikuen izenak daramatzate.
Hamazazpi pabilioiak honakoak dira:
- Administrazio Eraikina
- Allende
- Ampuero
- Anatomia Patologikoa
- Areilza
- Aztarain
- Escuza
- Gandarias
- Gurtubay
- Iturrizar
- Jado
- Kanpo Kontsultak
- Makua
- Revilla
- San Jose
- San Pelayo
- San Vicente
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Euskal Herriko ospitale publikoak | ||
---|---|---|
Basurtuko Ospitalea • Bidasoako Ospitalea • Deba Goieneko Ospitalea • Donostia Ospitalea • Galdakaoko Ospitalea • Gurutzetako Ospitalea • Klinika Unibertsitarioa • Mendaroko Ospitalea • San Eloy Ospitalea • Santiago Ospitalea • Txagorritxu Ospitalea • Virgen del Camino Ospitalea • Zumarragako Ospitalea |