Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions Sherlock Holmes - Wikipedia

Sherlock Holmes

Wikipedia(e)tik

Sherlock holmes
Handitu
Sherlock holmes

Sherlock Holmes historiako detektiberik ezagunena da. Akatsik gabeko logika zientifikoaz eta zorroztasun psikologikoaz argitzen zituen agertzen zitzaizkion kasu guztiak. Gainera, fikziozko eta misteriozko 4 nobela eta 56 ipuinen protagonista nagusia da, "Canon Sherlockiano"an bilduta daudenak. 1887an sortua izan zen Sir Arthur Conan Doylen eskutik.

Sherlock Holmesek detektibei buruzko literaturako zutaberik garrantzitsuena izan zen, izan ere berarekin fama eta zabalkuntza handiagoa lortu baitzuen. Hala ere, genero literario honen sortzailea Edgar Allan Poe dugu, berak sorturiko detektibearekin, August Dupin. Baina Dupinek ez zuen lortu Sherlock Holmesek lortu zuen adina fama.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Sherlock Holmes
Handitu
Sherlock Holmes

Sherlock Holmes, William Sherlock Scott Holmes bezala batailatua izan zena, Yorkshiren jaio zen, North Ridingeko bere gurasoen etxaldean, 1854ko urtarrilaren 6an. Bere aita, Siger, erretiratutako militarra zen eta bere ama, Violet, Sir Edward Sherrinford-en alaba. Bi anai zituen: Sherrinford, 1845eko azaroaren 30ean jaioa, eta Mycroft, 1847ko otsailaren 12an jaioa.

1855eko uztailaren eta 1864ko irailaren artean, Holmes familia Frantzian bizitzen egon zen. Hiri desberdinetan bizi izan zuten: Burdeux, Pau, Montpellier eta Paris. Frantzia senideak zituzten, Vernetarrak, eta haietako bat, bere lehengusua, oso famatua ere egin zen: Challenger irakaslea.

1864 eta 1872 urte bitartean, Ingalaterra bueltatu ziren eta Sherlock Holmes barnetegi batera bidalia izan zen. 14 urterekin Frantziara bueltatu zen, Paura, non aleman, frantses, borroka-arte eta esgrimako ikasketak sakondu baitzituen, azkeneko biak bere izaera fisikoa indartzeko. Ingalaterrara bueltatu ondoren, James Moriarty irakaslearen klase partikularrak jaso zituen.

1872 eta 1877 bitartean, Oxford eta Cambridgeko unibertsitateetan ikasi zuen. Hala ere, ez zuen karrera zehatz bat jarraitu, baizik eta ikasgai desberdinak aukeratu zituen, bai ikasgai zientifikoak bai ikasgai filosofikoak eta musikalak, gainera zenbait kirol praktikatu zituen: xakea, arrauna, defentsa-pertsonala… Garai horretan zenbait polizia-kasuetan parte hartu zuen, non bere metodoaren ezaugarriak erakutsi baitzituen.

1877ko ekainean, Londresera joan zen, non gela batzuk alokatu baitzituen Montague Streeten “detektibe aholkulari” gisa lan egiten. Hasieran zailtasunez ibili zen. Denbora galduetan, irakurri eta idatzi zuen, eta antzerkiaren artea ikasi zuen Sasanoff Konpainia Shakespearianan lan eginez.

1879 eta 1880 bitartean, bira bat egin zuen konpainiarekin Estatu Batuetan zehar, non kasu batzuk argitu baitzituen. Bere itzuleratik 1881eko urtarrilera arte, bere lanera, “detektibe aholkulari”ra, itzuli zen arrakasta handiagoarekin.

1881eko urtarrilaren hasieran John Watson doktorea ezagutu zuen, mediku militarra, zeinekin etxebizitza partekatu zuen Baker Streeteko 221Bn. Watson doktorearekin batera kasu asko argitu zituen eta argituetakoetatik 60 idatzi zituen.

221B Baker Street
Handitu
221B Baker Street

1891ko maiatzaren 4an, 37 urterekin, Sherlock Holmes Reichenbacheko ur-jauzietan desagertu zen. Watson doktorea munduari berri eman zion gertatutakoarena Sherlock Holmesek utzitako mezu bati ezker, non Moriarty irakaslearekin batu zela eta borroka bat eduki zuela berarekin. Ia hiru urtez ez zen ezer jakin Sherlock Holmesi buruz. 1894ko apirilaren 5ean, Sherlock Holmes berragertu zen. Sherlock Holmesek aitortu zuen Moriarty irakaslearekin izandako borrokan bizirik atera zela eta atseden bat hartzea erabaki zuela.

Behin betiko lanera itzulita, lan egiten jarraitu zuen 1903ko urrira arte. Urte horretan, 49 urterekin, Sherlock Holmsek Sussexeko etxetxo batera erretiratu zen bere giltzainarekin, Hudson andereñoarekin, erlezaintzaren ikerketan jardun egiteko.1912 eta 1913 bitartean, Chicagon bizitzen egon zen beste izen batekin eta esaten bi Mundu Gerratan parte hartu zuela.

1914tik 1957ra arte, hil egin zen urtea, bere bizitza lasaia eta barea izan zen.

[aldatu] Deskripzioa

Sherlock Holmesen pipa, txanoa eta lupa
Handitu
Sherlock Holmesen pipa, txanoa eta lupa

Sherlock Holmes altua eta argala da. Aurpegi estua, bekoki zabala, ile beltza eta, bekain ilunak eta lodiak ditu. Sudurra mehea eta makoa du, arrano baten modukoa; ezpainak meheak eta trinkoak ditu, bere ahotsa altua eta zaratatsua da, eta, begi grisak eta zorrotzak, harago ikustearen ikuspegia hartzen dutenak.

Izaera biko pertsona da: ez du ezer nekatzen lan egin behar duenean, baina behin eta berriro krisiak ematen dizkio, eta egongelako sofan etzanda egunak pasa zitzakeen ezer esan gabe edota mugitu barik.

Izaera aldaketa hauetan,aspertu egiten zenean edota kasu bakar bat ez zuenean kokaina kontsumitzen zuen %7ko disoluzioan; ohitura honek bere laguna kezkatzen zuen, Watson doktorea.

Kontsumitu ondoren apalaldi batean erortzen zen, nondik kasu baten bidez atera zitekeen. Bere ahalmenak jasanezinak bihurtzen ziren erabiltzen ez zituenean: «Mi mente se rebela ante el estancamiento»; eta haserretu eta samintzen zen lanik ezaren neke jasanezinen aurrean: «Mi mente es como un motor de carreras, que se rompe en pedazos porque no está conectado con el trabajo para el que fue construido». Gainera, ehizatzeko animalia-irrika zuen: «EL hombre es nada, el trabajo lo es todo», «El trabajo es el mejor antídoto para la alimentación», «Un cambio de trabajo es el mejor descanso».

Zenbaitetan zakar samarra zen baina adeitsua zen emakumeekin, nahiz eta beraietaz ez fida. Watson doktoreak “Un Escandalo en Bohemia”n emakume eder bat nabarmentzen zuen, Irene Adler, Sherlock Holmesek “Emakumea” bezala deitzen zuena.

Bere ezaugarririk nabariena bere metodo deduktiboa da. Metodo horren bitartez arrasto txikietatik kasu bat argitu dezake. Bere lanbidearen sortzailea da, “Detektibe aholkularia”, poliziei, Scotland Yardi edota detektibe pribatuei kasuetan laguntza ematea dela.

Orokorrean tweeds konbentzional edo lebitarekin janzten zen. Hala ere, zenbaitetan Ulster bat janzten zuen eta txabusina bat erabiltzen zuen etxean. Kalera irteten zenean, kapa luze eta gris bat eta itxiera bakarreko azal-hegaleko txano bat janzten zuen.

[aldatu] Ezagupenak

Sherlock Holmes eta Watson doktorea
Handitu
Sherlock Holmes eta Watson doktorea

"Estudio en escarlata"n Watson doktoreak Sherlock Holmesen ezagupenen azterketa bat egiten du eta hauxe da:

  1. Literatura → Zero
  2. Filosofia → Zero
  3. Astronomia → Zero
  4. Politika → Arinak
  5. Botanika → Bestelakoak. Badu belaiki, opio eta pozoien berri. Ez du laborantza praktikoaren jakintzarik.
  6. Geologia → Ezagupen praktikoak, baina murriztuak. Bistaz lur motak bereiz ditzake. Bere ibilaldien ondoren bere praketan zeuzkan zipriztinak erakutsi dizkit, esanez, beraien kolorea eta trinkotasuna kontutan hartuz, Londreseko zein lekutan zipriztindu zen.
  7. Kimika → Zehatzak, baina ez sistematikoak
  8. Anatomia → Sakonak
  9. Literatura sentsazionalista → Handiak. Badirudi badakizkiela zehaztasun guztiekin mende baten gertaturiko krimen guztiak.
  10. Biolina jotzen du.
  11. Boxeolari bikaina eta espata eta makilako eskimalari.
  12. Ingalaterrako legeen jakintza praktikoak dakizki.

Watson doktoreak egindako zerrendaz aparte, Sherlock Holmesen ezagupenak handiagoak dira:

  • Krimenen historiaren ezagupen zehatza
  • Mozorroak antzemateko eta eramatea: «La primera cualidad de un investigador criminal deberia ser poder ver a traves de un disfraz»
  • Tabakoaren ahutzak, belarrien formak, kripotgrafia, dokumentua datazioa, tatuajeak, pasuak, lanem eragina eskuen formak, egunkarien inprenta motak, perfumeak, eta abarren ezagupena
  • Txakur motak
  • Aspektu mediku-kriminal baten ikerketa
  • Londresen ezagupen zehatza

[aldatu] Hobiak

  • Artea du gustuko: Bond Streeteko galerietan denbora asko igarotzen du koadroak ikusten
  • Musika du gustuko eta biolina jotzen du (Stradivarius bat eta askotan ordu desogokietan)
  • Kimikako esperimentuak egitea
  • Erleen eztia eta South Downs-eko ezti-baserriak ikertzea
  • Ceilanen budismoa ikertzea
  • Orlando Lassoko motel polifonikoak ikertzea
  • Erdi Aroko gauzak ditu gogoko: antzinako ingelestar eskutitzak, Erdia Aroko zeramika, Erdi Aroko musika (batez ere Lassoa)...
  • Kirola egiten du, nahiz eta gustukoa ez izan: lasterkari bikaina da, oso indartsua da, Baritsua (japoniar autodefentsa mota) ondo kontrolatzen du, boxeolari bikaina eta ezpataria da.
  • Arrantzaz gozatzen du Donnithorpeko hurbileko delta eta estuarioetan.
  • Golfera jokatzen du, golfeko klubak oso ondo ezagutzen baititu.
Sherlock Holmes
Handitu
Sherlock Holmes

Gainera, Sherlock Holmes mozorroaren maisua da:

  • Marinela (El signo de los Cuatro)
  • Mutil laguna eta apaiza (Escandalo en Bohemia)
  • Opio-zalea (El hombre del labio retorcido)
  • Alferra (La corona de Berilos)
  • Italiar apaiz zahar bat (El Problema Final)
  • Liburusaltzailea (La aventura de la casa vacia)
  • Iturgina (La aventura de Charles Augustus Milverton)
  • Hilzoriko gizona (La aventura del detective moribundo)

[aldatu] Lanak

Sherlock Holmes liburu askoren idazlea izan zen, guztiak gai teknikoei buruzkoak (izenburuak gazteleraz):

  • "La Distición entre las Cenizas de los Distintos Tabacos"
  • "Los moteles polifónicos de Lasso"
  • "Los escritos secretos, 160 cifras separadas analizadas"
  • "La datacion de documentos"
  • "Biografia sobre tatuajes"
  • "El trazado de pasos"
  • "La influencia del oficio en la forma de la mano"
  • "El libro de la Vida"
  • "Manual Práctico de la Cultura de las Abejas"
  • "La maquina de escribir y su relacion con el crimen"
  • "Llantas de bicicleta"
  • "Nombres y marcas de las principales marcas mundiales de pistolas"

[aldatu] Bere inguruko pertsonak

Watson doktorea
Handitu
Watson doktorea

[aldatu] Watson doktorea

John Hamish Watson 1847ko abuztuaren 7an jaio zen. Bere aita Henry eta bere ama Ella zen. Jaio eta denbora gutxira bere ama hil egin zen, eta bere aitak Australiara joatea erabaki zuen, non Watson doktoreak bizi izan baitzen 1865era arte. Anai bat izan zuen, Henry, baina 1888an hil egin zen alkoholak jota.

18 urterekin Ingalaterrara bueltatu zen medikuntza ikasteko Wellington Unibertsitatean. 1872an militar kirurgian espezializatu zen, bere ikasketak klase praktikoekin txandakatuz Londreseko St. Bartholomew Ospitalean.1878an lizentziatu zen eta Netleyra joan zen militar kurtso praktiko bat egitera. Urte horretako azaroan “Nourtumberlandeko Fusilarien 5. konpainia”ra bidali zuten eta Afganistanera joan zen.

1880ko uztailaren 27an, Maiwadeko Bataila odoltsua gertatu zen. Watson doktorea zauritua izan zen batailan parte hartzeagatik. Murrayri esker, bere laguntzailea, Watson doktoreak britainiar frontera bueltatu ahal izan zuen. Hurrengo lau hilabeteetan kalbario handia jasan zuen ospitaleetan, heriotzatik oso hurbil egon baitzen zenbait alditan. Azkenean, tribunal militar batek erretiratu zuen eta Ingalaterrara bueltatu zen pentsio apal batekin.

1881eko urtarrilaren hasieran, bere aurreikuspen faltagatik lagun bat bilatu zuen gela batzuk alokatzeko, eta horrela ezagutu zuen Sherlock Holmes. Urte horretatik 1903ra arte bere lagunari lagun zion bere kasuak argitzen.

1884 eta 1886 bitartean, Estatu Batuetara joan zen eta kontsulta bat ireki zuen San Frantziskon. Bertan Constance Adams andereñoa ezagutu eta Ingalaterra bueltatu ziren ezkontzeko., 1886ko azaroaren 1ean. Zoritxarrez bere emaztea 1887ko abenduan hil egin zen. Tristeturik, Watson doktoreak Baker Street utzi egin zuen eta kontsulta bat ireki zuen Kensingtonen, baina bere lagunari kasuak argitzen jarraitu zion.

1889ko maiatzaren 1ean, berriro ezkondu egin zen Mary Morstanekin, “El signo de los cuatro” kasuan ezagutu zuena. Berriz utzi zuen Baker Street Paddingtonen ezartzeko mediku gisa. 1891ko maiatzean, Sherlock Holmes desagertu ondoren, bere kronista ofizial izatea aukeratu zuen eta horretarako Paddington utzi eta Kensingtonera bueltatu zen, bertan bezero gutxiago zituelako eta, beraz, denbora gehiago zeukan Sherlock Holmesen istorioak idazteko.

1892aren hasieran, Mary Morstan bihotzekoak jota hil egin zen, 31 urterekin. 1894tik, Sherlock Holmes bueltatu zen urtean, 1902ra arte Baker Streeten bizitzen egon zen. 1902an, Queen Ana Streeteko logeletara bizitzera joan zen eta urte berean bere laguna heriotzatik salbatu zuen, honen eta bala baten artean jarriz. Tiroa hankan eduki zuen eta motelki sendatu zitzaion. Urte horretan ere, berriro ezkondu zen, baina ez dakigu izena, baliteke Violet de Merville edo Lady Frances Carfax izatea, baina ez da seguru.

1903tik 1929ko uztailaren 24ra arte, hil egin zen eguna, bere lagunaren istorioak idazten egon zen.


Irene Adler
Handitu
Irene Adler

[aldatu] Irene Adler

Irene Adler Tretonen, New Jersey, jaio zen 1860ko irailaren 7an. Musika eta kantu ikasi zuen, eta laster operaren munduan sartu zen Verdi eta Meyerbeerren lanetan parte hartuz.

Emakume oso ederra eta azkarra izan zen. Pertsona inportante,, printzepe, orkestretako zuzendari, abokatu eta detektibeen laguna eta maitalea izan zen. Topaketa hautetako batean Irene Adlerrek Sherlock Holmes ezagutu zuen 1887ko maiatzean. Hortik aurrera, bien arteko maitasuna nabaria izango zen.

Sherlock Holmes Moriartyrekin izandako borrokaren ondoren, Montenegro eta Parisen topatu ziren berriz. Elkarketa hau 1892ren erdialdean apurtu egin zen. Urte horren amaieran, Irene Adler Estatu Batuetara joan zen, Hobokenera, New Jersey, eta bertan seme bat eduki zuen.

Irene Adlerrek Tretonen hil egin zen, 1903ko urriaren 8an.


Moriarty irakaslea
Handitu
Moriarty irakaslea

[aldatu] James Moriarty

James Moriarty 1846ko urriaren 31an jaio zen. Sherlock Holmesen etsairik garrantzitsuena izan zen. Ez dakigu zehazki non jaio zen baina esaten da mendebaldeko hiri ingeles batean jaio zela. Bi anai izan zituen, biak ere izen berekoarekin.

1872an, Sherlock Holmesen zientzia eta matematiketako irakaslea izan zen. Bere ikasleari ezaguera gehiago eman ezin izan zuenean irakasteari utzi zion. 1891ko maiatzaren 4an desagertu zen eta hilda bezala ematen zaio Reichenbacheko ur-jauzietatik erortzerakoan.

Sherlock Holmesek “El Napoleon del Crimen” deitzen dio eta krimen guztiekin zerikusia zuela zirudien.


Mycroft Holmes‎
Handitu
Mycroft Holmes‎

[aldatu] Mycroft Holmes

Mycroft Holmes Sherlock Holmes bigarren anaia da. 1847ko otsailaren 12an jaio zen. Bere izena familiak Yorkshiren zeuzkaten lur batzuen omenez zen, “Mycroft” (nire lur zailtxoa) deituak.

Sherlock Holmesen aburuz, Mycroft hiru anaietatik azkarrena zen. 1868an, Mycroft Oxforden sartu zen eta gero Cambridgera pasa zen, non Ekonomian eta Politikan doktoratu baitzen, hizkuntzetan eta erlazio-internazionaletan espezializatuz. Hortik gutxira, “Foreing Office”n, Ingalaterrako Kanpoko Arazoetako Ministerioa, sartu zen ministro aholkulari bikainean bihurtuz.

1874tik 1946ra arte, Londreseko Diogenes Klubeko kidea izan zen, non isiltasuna nagusia den eta bere kideak ez baitute haien artean hitz egiten. Bertan eta goi-mailako bulegoetan igaro zuen bizitza osoa.

Araututako ohitura pertsona zen. Oso altua eta pixka bat loditxoa, dotorea eta umila delarik ere, eta analitikoaren dohaina zeukan: Sherlock Holmesek berarekin hitz egiten zuenean kasua nahiko zaila zelako zen.

Sherlock Holmes eta Watson doktorearen azkeneko abentura idatzi zuen. 1946ko azaroaren 19an hil egin zen, 99 urterekin.


Lestrade inspektorea
Handitu
Lestrade inspektorea

[aldatu] Lestrade Inspektorea

Ez dakigu bere izena, baina "La caja de Carton"en jakiten dugu bere izenaren iniziala "G" bat dela: "G. Inspector de Scotland Yard".

Lestrade inspektoreak 40 urte inguru izango zituen Sherlcok Holmes ezagut zuenean. Bere erabakietan nahiko arina zen. Sherlock Holmesek bufoi bati edukiko zion estimu bera zion.

Denborarekin bere jarrera hobetu zuen eta Sherlock Holmes detektibe bikaina bezala onartu zion. Sherlock Holmesek estimu gehiago eduki zion bere itzuleratiko etorri zenean nahiz eta Lestrade inspektorearen detektibe kalitatea ez hobetu.


[aldatu] Hudson andereñoa

Hudson andereñoa, Marta izena zuena, Sherlock Holmes eta Watson doktorearen giltzazaina zen. Ez dakigu alarguna edota ezkongabea zenik, ezta Baker Streeteko etxea berarena edota herentziaz lortu zuela.

Emakume ona, beldurtia eta xarmagarria da, bere errentariak estimatzen zituela maitasun isil eta adeitsu batekin. Gozari interesgarriak prestatzen eta gelak garbitzen zizkien. Seherlock Holmesi lagundu zion Sussexeko etxera joan zenean.


[aldatu] "Irregularrak"

"Irregularrak" kaleko mutil talde bat zen: eskaleak edo eskaleen semeak, Londreseko behe-gizarteko semeak ziren. Oinutsik joan eta, arlote eta gosea bezain azkarrak ziren.

Ez zuten izenik eta eternoak ziren, eta beti zeuden hor Sherlock Holmesi laguntzeko prest, txanpon eta irribarre baten truke.

[aldatu] Toby

Sherlock Holmes eta Schopenhauerren lagun onena da, nahiz eta txakur bat izan. Txakur gonazale gutxikoa da, ikaragarri itsusia, azkarra eta makurra.

[aldatu] Bere metodoa

Sherlock Holmesek esan zuen: "Logikalari batek Atlantikoaren eta Niagararen existentziaren posibilitatea ondorioztatu dezake, nahiz eta biak inoiz ez ikusi". Holmesen historiak beti bere metodoaren erakustaldi batekin hasten da. Metodo hau praktikoak diren printzipioetan oinarritutako inferentziak margoztean datza, ikerketa induktibo baten emaitza dena. Beraz, Holmesen metodoa honetan datza (modus ponens): "p" badago "q" egon behar da, non "p" ikusten diren probak baitira eta "q" proba horiek adierazten dutena.

Beste kasu batzuetan, Holmesen metodoa osa zaila izaten da, non ezin baitira printzipio nagusiak aplikatu. Holmesek bete hasten da ondorioztatzen proba asko dituenean, proba hoiei azalpenak emango die azalpen egokiena aurkitu arte (Cuando se elimina lo imposible, lo que queda, por improbable que parezca, es la verdad). Baina, bere metodoa aplikatzeko jakintza handia eduki behar eta, gainera, probak, izan ere ezin baita ondorioztatu probarik gabe (Es un error capital el teorizar antes de poseer datos. Insensiblemente uno comienza a alterar los hechos para encajarlos en las teorías, en lugar encajar las teorías en los hechos).

[aldatu] Abenturak

Arthur Conan Doylek Sherlock Holmesi buruzko 60 abentura idatzi zituen, horietatik 4 noblea eta 56 ipuin. Abentura hauek 9 liburutan kaleratu zituen, denak batera "Canon Holmesiano"a osatzen dutela. Hala ere, izena laburtu egin da eta orain "Canon" bezala ezagutzen dira. Abentura guztiak "The Strand Magazine" astekarian kaleratu ziren. Hauek dira abentura guztiak (izenburuak gazteleraz):

Sherlock Holmes eta Watson doktorea
Handitu
Sherlock Holmes eta Watson doktorea
Sherlock Holmesen estatua Meiringenen, Suitza
Handitu
Sherlock Holmesen estatua Meiringenen, Suitza
Sherlock Holmes eta Moriarty borrokatzen Reichenbach-eko ur-jauizietan‎
Handitu
Sherlock Holmes eta Moriarty borrokatzen Reichenbach-eko ur-jauizietan‎
Sherlock Holmes (Sherlock Holmes itzulera)
Handitu
Sherlock Holmes (Sherlock Holmes itzulera)
  • Estudio en escarlata (1887)
  • El Signo de Los Cuatro (1890)
  • Las Aventuras de Sherlock Holmes (1892)
-"Escándalo en Bohemia"
-"La Liga de los Pellirojos"
-"Un caso de identidad"
-"El misterio del Valle de Boscombe"
-"Las cinco semillas de naranja"
-"El hombre del labio retorcido"
-"El Carbunclo Azul"
-"La banda de lunares"
-"El dedo pulgar del ingeniero"
-"El aristócrata solteron"
-"La corona de Berilos"
-"El misterio de Cooper Beeches"
  • Las memorias de Sherlock Holmes (1893)
-"Estrella de Plata"
-"El rostro amarillo"
-"El oficinista del corredor de bolsa"
-"La Corbeta Gloria Scott"
-"El ritual de Los Musgrave"
-"Los hacendados de Reigate"
-"El hombre encorvado"
-"El paciente residente"
-"El intérprete griego"
-"El Tratado Naval"
-"El problema final"
  • El sabueso de los Baskerville (1902)
  • El Regreso de Sherlock Holmes (1903)
-"La aventura de la casa vacia"
-"La aventura del constructor de Norwood"
-"La aventura de los monigotes"
-"La aventura de la ciclista Solitaria"
-"La aventura del Colegio Priory"
-"La aventura de Peter El Negro"
-"La aventura de Charles Augustus Milverton"
-"La aventura de los seis Napoleones"
-"La aventura de los tres estudiantes"
-"La aventura de las gafas de oro"
-"La aventura del delantero desaparecido"
-"La aventura de Abbey Grange"
-"La aventura de la segunda mancha"
  • El valle del terror (1914)
  • El última saludo de Sherlock Holmes (1917)
-"La aventura de Witeria Lodge"
-"La cája de cartón"
-"La aventura del Círculo Rojo"
-"La aventura de los planos del Bruce-Partington"
-"La aventura del detective moribundo"
-"La desaparición de Lady Frances Carfax"
-"La aventura del pie de diablo"
-"El último saludo"
  • El archivo de Sherlock Holmes (1927)
-"La aventura del cliente ilustre"
-"La aventura del soldado de la piel descolorada"
-"La aventura de la Piedra de Mazarino"
-"La aventura de Los Tres Frontones"
-"La aventura del vampiro de Sussex"
-"La aventura de los tres Garrideb"
-"El Problema del Puente de Thor"
-"La aventura del hombre que se arrastraba"
-"La aventura de la melena de león"
-"La aventura de la inquilina del velo"
-"La aventura de Shoscombe Old Place"
-"La aventura del fabricante de colores retirado"


[aldatu] Abenturak orden kronologikoan

  • Watson ezagutu baino lehen (1854-1881)
-"La Corbeta Gloria Scott"
-"El ritual de Los Musgrave"
  • Holmes eta Watson Baker Streeten I (1881-1886 [Watsonen lehenengo ezkontzara arte])
-"Estudio en Escarlata"
-"La banda de lunares"
-"El paciente residente"
-"El aristócrata solteron"
-"La aventura de la segunda mancha"
-"Los hacendados de Reigate"
-"Escándalo en Bohemia"
-"El hombre del labio retorcido"
-"Las cinco semillas de naranja"
-"Un caso de identidad"
-"La Liga de los Pellirojos"
-"La aventura del detective moribundo"
-"El Carbunclo Azul"
  • Holmes eta Watson Baker Streeten II (1887-1889 [Watsonen bigarren ezkontzara arte])
-"El Valle del Terror"
-"El rostro amarillo"
-"El intérprete griego"
-"El signo de los cuatro"
-"El sabueso de los Baskerville"
-"El misterio de Cooper Beeches"
-"El misterio del Valle de Boscombe"
-"El oficinista del corredor de bolsa"
-"El Tratado Naval"
-"La cája de cartón"
-"El dedo pulgar del ingeniero"
-"El hombre encorvado"
-"La aventura de Witeria Lodge"
-"Estrella de Plata"
-"La corona de Berilos"
-"El problema final"
  • Holmes eta Watson Baker Streeten III (1894-1902 [Watsonen hirugarren ezkontzara arte])
-"La aventura de la casa vacia"
-"La aventura de las gafas de oro"
-"La aventura de los tres estudiantes"
-"La aventura de la ciclista Solitaria"
-"La aventura de Peter El Negro"
-"La aventura del constructor de Norwood"
-"La aventura de los planos del Bruce:-Partington"
-"La aventura de la inquilina del velo"
-"La aventura del vampiro de Sussex"
-"La aventura del delantero desaparecido"
-"La aventura de Abbey Grange"
-"La aventura del pie de diablo"
-"La aventura de los monigotes"
-"La aventura del fabricante de colores retirado"
-"La aventura de Charles Augustus Milverton"
-"La aventura de los seis Napoleones"
-"El Problema del Puente de Thor"
-"La aventura del Colegio Priory"
-"La aventura de Shoscombe Old Place"
-"La aventura de los tres Garrideb"
-"La desaparición de Lady Frances Carfax"
-"La aventura del cliente ilustre"
-"La aventura del Círculo Rojo"
-"La aventura del soldado de la piel descolorada"
-"La aventura de Los Tres Frontones"
-"La aventura de la Piedra de Mazarino"
-"La aventura del hombre que se arrastraba"
  • Holmes Sussexeko erreterioan (1903-1957 [Bere heriotzara arte])
-"La aventura de la melena de león"
-"El último saludo"

[aldatu] Kuriositateak

Jakin beharra dago Sherlock Holmesek inoiz ez duela esaten «Elemental, (mi) querido Watson». Baina bai aurkitu dezakegu esaldi horren parekoren bat, zehazki, “El Sabueso de los Baskerville” eta “El hombre encorvado”ren hasieran. Beraz, esaldi famatu honen asmakizuna eta nagusitasuna zinemari sor diogu. Gainera, zinemak ere asmatu eta nagusitu zuen Sherlock Holmesen txano famatua, liburuen irudietatik hartua.

Bai Sherlock Holmesek bai Watson doktoreak zigarroak, puroak, pipak eta tabako-hautsa erretzen zuten. Sherlock Holmesek zenbait pipa ditu, baina ez da inoiz izan pelikuletan agertzen dena bezalakoa, horren errua Billy Wilderri dagokio, berak aukeratu baitzuen pipa forma hori “La vida secreta de Sherlock Holmes” pelikula egiterakoan.

Harrigarria da Watson doktorea eta bere emazteen zorte txarra, izan ere guztiak hiltzen zaizkio ezkondu eta denbora gutxira. Agian horregatik ez zuen inoiz bere azken emaztearen izena esan eta idatzi inolako zorte txarrik eduki ez zezan.

Batzuk esaten duten desagertuta egondako hiru urteetan Irene Adlerrekin egon zela, zeinekin seme bat eduki baitzuen. Beste batzuek, berriz, Sigmund Freud medikuarekin egon zela esaten dute bere drogazaletasunetik ateratzeko.

Sherlock Holmes eta Watson doktorearen arteko sexualitateaz asko idatzi da, baina ez da inoiz ziurtatu biak homosexualak zirela. Kontutan eduki beharra dugu aro victoriarretik hogeigarren hamarkada zoriontsura arte homosexualitatea onartuta zegoen unibertsitateko giroan. Gero, heldutasunarekin, emaztea hartzen zen, seme-alabak edukitzen ziren, eta bisexualitatearen erabilera ezkutuan sustatzen jarraitzen zen.

Sherlock Holmes eta Watson doktoreak 60 kasuak argitzeko 227 egun behar izan zituzten, batezbesteko, hiru egun eta erdi kasuko. Kasurik luzeena 26 egunekoa izan zen eta laburrena 3 ordukoa. Langile normal batek bezala lan egin izan balu, hau da, astean bost egun lan egitea eta urtean 30 egun libre hartzea, 60 kasuak 347 egunetan argituko zituzkeen. Gainera, hemezortzi egun libre edukiko zituzkeen, jaiegunak izan zitezkeenak.

Sherlock Holmesek 10-20 libera inguru kobratuko lituzke kasuko, beraz, 800 libera inguru urtean. Horiei 10000 libera gehiago gehitu behar zaie sari gisa. Kantitate hauek eurora pasatuz, Sherlock Holmesek 100-130 inguru kobratuko lituzke kasuko, beraz, 7500 € urtean, eta sariak gehitzen badizkiegu 12000 € izango lirateke. Baina hauek bakarrik usteak dira, izan ere ez dakigu zehazki zenbat kobratzen zuen kasuko eta saririk jasotzen bazuen. Hala ere, Sherlock Holmes ez da pertsona aberatsa, baina baliteke familiako errenta bat jaso izana herentzia bezala, baina ez oso altua. Horretaz aparte, diru kopuru bat jaso behar izango zuen kaleratutako liburuengatik eta Watson doktoreak kaleratutako abenturengatik. Gainera oso administratzen du bere dirua, ez Watson doktorea bezala, nork zaldi lasterketetara, loteriara eta beste jolasetara jokatzen duena. Usteak ustel, Sherlock Holmes eta Watson doktorea estu-estu heltzen dira hilabete amaierara.

[aldatu] Agerpenak

Jeremy Brett (Sherlock Holmes)
Handitu
Jeremy Brett (Sherlock Holmes)
Sherlock Holmes (Hayao Miyazaki)
Handitu
Sherlock Holmes (Hayao Miyazaki)

Hain handia izan zen eta da Sherlock Holmesen fama ze berari buruzko liburu, pelikula, telesail, web-orriak, jokoak… egin baitira.

Sir Arthur Conan Doyle eta gero, askok idatzi dute berari buruzko liburuak, baina agian hoberena William S.Baring-Goulden “Sherlock Holmes de Baker Street” liburua da. Bertan idazle honek Sherlock Holmes eta Watson doktoreari buruzko gauza asko kontatzen dizkigu “Canon”ean agertzen ez direnak

Pelikula eta telesailean artean hiru aktore goraipatu behar ditugu, izan ere Sherlock Holmesen ordezkari hoberenak izan baitira. Lehenengoa Peter Cushing izan zen “El Perro de Baskervilles” pelikulan, non Christopher Lee Sir. Baskervillenen papera egiten baitzuen. Bigarrena Robert Stephens izan zen “La vida privada de Sherlock Holmes” pelikularekin, non Billy Wilder zuzendaria eta produktorea baitzen. Hirugarrena eta azkena, Jeremy Brett izan zen. Jeremy Brettek Sherlock Holmesen telesairik hoberena egin zuen, bertan landu baitziren Sir Arthur Conan Doylen ia titulu guztiak zehatz-mehatz. Hiru aktore hautaz aparte, Steven Spielbergek Sherlock Holmes gaztaro imaginario bat kontatu zigun “El Secreto de la Piramide” pelikulan. Telesailean artean ere topatzen dugu umeentzako Sherlock Holmesen bertsio dibertigarri bat, Hayao Miyazaki zuzendariaren eskutik (“Porco Rosso”, “El viaje de Chichiro”, “La princesa Mononoke” eta “El castillo ambulante”ren zuzendaria).

Bideojokoen artean, bat topa dezakegu: “Sherlock Holmes: El pendiente de plata”.

Beretaz aparte, bere metodoa ere oso famatua izan da eta horren gainean telebistako beste telesail asko egin dira: “Se ha escrito un CrimenJessic Fletcher (Angela Lansbury) detektibea dena, “MonkAdrian Monk (Tony Shalhoub) detektibea dena eta “HouseGreg House (Hugh Laurie) doktorea protagonista dena. Azken hau, esan dezakegu, XXI. mendeko Sherlock Holmes dela, izan ere Sherlock Holmesen oso parekoa delako (ikus taula). Egia esan, Bryan Singerrek (House telesailaren zuzendari eta produktoreak), horrelako analogia bat egin nahi zuen. Adibidez, fonologiari erreparatuko bagenio "Holms" (Holmes) eta "Hous" (House) oso antzekoak direla. Hala nola, Watson eta Wilson, fonologikoki oso antzekoak dira

Sherlock Holmes Gregory House
Baker Streeteko 221B-n bizi da 2. denboraldiko 7. kapituluan, “Caceria”, ikusten dugu 221B-n bizi dela
Lagun bakarra du: John Watson doktorea Lagun bakarra du ere: James Wilson doktorea
Watson doktorea pertsona ona da, andrezalea, ez da bere laguna bezain azkarra, baina berarenganako adiskidetasun handia eta sendoa sentitzen du. Watson doktorea bezala
Sherlcok Holmesek ez zuen inolako harremanik sortzen bere bezeroekin, bakarrik interesatzen zitzaion kasuarekin zerikusia zeukaten datuak Housek gorroto du bere gaixoak eta ez du inolako interesik bere arazo pertsonaletaz gaixotasunarekin zerikusia ez badute
Irene Adlerek Sherlock Holmesengan eragin handien eduki zuen emakumea izan zen Housen lehen gaixoa Adler du abizena
Sherlock Holmesi ez zaio inporta erregelak haustea bere kasuak argitzeko Housek ere ez ditu erregelak errespetatzen gaixotasunarekin emateko
Sherlock Holmesek beti du arrazoia Housek ere bai
Sherlock Holmesek ez du maitasunik ematen, baina bai errespetua eta mirespena Housek ere bai
Doylek Sherlock Holmes bere irakasle medikuan oinarritu zuen House medikua da
“Holmes” “home” (etxea) bezala ahoskatzen da “House”-k etxea esan nahi du, “home” ia bezala
Kriminalen kontra borrokatzen du Gaixotasunen kontra borrokatzen du
Kokainazalea da Vicodina-zalea da
Gertaeren berriak eta eskelak irakurtzea gustatzen zaizkio Telesailak eta bideojokoak gustatzen zaizkio
Bere lagunak, Watson doktoreak, arazoak zituen hanka batean Housek arazoak ditu eskuineko hankan
Alferra da kasuren bat ez daukanean Alferra da ere kasu interesgarriren bat ez daukanean
Urruna da besteekin Watsonekin izan ezik Urruna da ere besteekin Wilsonekin izan ezik
Musika gustukoa du eta biolina jotzen du Musika gustukoa du ere eta pianoa jotzen du

[aldatu] Erreferentziak

  • Conan Doyle, Arthur (Jesus Urceloy): "Todo Sherlock Holmes", Ediciones Catedra S.A, Madrid, 2003 (ISBN: 84-376-2034-1)
  • Baring-Gould, William S.: "Sherlock Holmes de Baker Street", «El Club Diógenes» Valdemar, Madrid, 1999 (ISBN: 84-7702-280-1)
  • M. Viejo, Paul: "Sherlock Holmes Biografía", Páginas de Espuma, Madrid, 2003 (ISBN: 84-95642-31-X)
  • Conan Doyle, Arthur: "Las hazañas de Sherlock Holmes", Valdemar, Madrid, 1994 (ISBN: 84-7702-093-0)
  • Conan Doyle, Arthur eta Dickson Carr, John: "El horror de Deptford y otras aventuras (Las hazañas de Sherlock Holmes II)", Valdemar, Madrid, 1999 (ISBN: 84-7702-266-6)
  • Leblanc, Maurice: "Arsenio Lupin contra Sherlock Holmes", Valdemar, 1998 (ISBN: 84-7702-239-9)

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Gazteleraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau

[aldatu] Italieraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau

[aldatu] Ingelesez dagoen webgune batera doan lotura bat da hau

Nabarmendutako artikulua   

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu