Steven Spielberg
Wikipedia(e)tik
Steven Allan Spielberg (1946ko abenduaren 18) Amerikako Estatu Batuetako film zuzendari eta ekoizlea da. Bi Oscar irabazi ditu (Schindler's List eta Saving Private Ryan filmengatik). Bai kritikagileek bai ikusle arruntek ere zuzendari arrakastatsutzat jotzen dute. 2005ean, Empire aldizkariak Spielberg historia osoko zuzendari handiena izendatu zuen. Izan ere, Spielberg-en film gehienek oso harrera ona izaten dute ikusleen artean. Haiei esker lortutako diruak ospe handia eman dio Spielberg-i Hollywood-en barnan.
Haren filmetako hizpide nagusiak gai gogorrak (Holokausto Schindler's List-ean, esklabutza Amistad-ean, gerra Saving Private Ryan-ean, eta terrorismoa Munich-ean), umezko fede eta harritasuna (Close Encounters of the Third Kind, E.T. the Extra-Terrestrial, Hook eta A.I.) eta familiaren barneko erlazioak, batez ere aitaren eza.
[aldatu] Filmografia
- Duel (1971)
- The Sugarland Express (1974)
- Jaws (1975)
- Close Encounters of the Third Kind (1977)
- 1941 (1979)
- Raiders of the Lost Ark (1981)
- E.T. the Extra-Terrestrial (1982)
- Indiana Jones and the Temple of Doom (1984)
- The Color Purple (1985)
- Empire of the Sun (1987)
- Indiana Jones and the Last Crusade (1989)
- Always (1989)
- Hook (1991)
- Jurassic Park (1993)
- Schindler's List (1993)
- The Lost World: Jurassic Park (1997)
- Amistad (1997)
- Saving Private Ryan (1998)
- Artificial Intelligence: AI (2001)
- Minority Report (2002)
- Catch Me If You Can (2002)
- The Terminal (2004)
- War of the Worlds (2005)
- Munich (2005)
- Indiana Jones 4 (2006)
- Tintin: Red Rackham's Treasure (2006)
- Abraham Lincoln Project (2007)