Britainia Handia
Wikipedia(e)tik
Britainia Handia britainiar uharteetako handiena da, Europaren ipar-mendebaldean kokatua. Erresuma Batuaren lurraldeko zati bat da.
Uharteak 219.000 km²-ko azalera du eta Europako handiena da. Britania Handia Erresuma Batua eta Ingalaterraren baliokidetzat hartua izaten den eremu geografikoa da, hala ere hau ez da zuzena.
Erresuma Batuaren barnean Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda daude, eta eurekin batera 100 irla txiki baino gehiago. Erresuma Batua osatzen duten irla nagusiak bi dira:
- Irlandan dagoen Ipar Irlanda
- Gales, Ingalaterra eta Eskozia biltzen dituen Britania Handia
Britania Handia, beraz, irla nagusia da, Europako irlarik handieta eta munduko 8. handiena. Izen honek, beraz ez dio eragiten Ipar Irlandari modu ofizialean. Hala ere kotxeen matrikuletako letrak Erresuma Batu osorako da GB eta talde olinpikoak ere letra hauek eramaten ditu.