Mezkiten Zelaigunea
Wikipedia(e)tik
Mezkiten Zelaigunea Jerusalemko hiri zaharrean kokatutako leku sakratu bat da. Musulmanek Al-Haram ash-Sharif ("Santutegi Noblea") bezala duten ezaguna, eta judutarrek Har Ha-Bayit (Tenpluaren Mendia) izenarekin.
Toki honetan eraiki ziren Jerusalemgo Lehen eta Bigarren Tenpluak, eta juduen arabera, hemen eraiki beharko litzateke hirugarrena. Ortodoxia judutarraren arabera, juduek ez dute zabalgunean sartu behar. Islamaren bi tenplurik garrantzitsuenak ere bertan daude, Harrizko Kupula eta Al-Aqsako Mezkita.
Ariel Sharonek leku honetara 2000 urtean egin zuen bisitak bigarren Intifada sortu zuen.