Berastegi
Wikipedia(e)tik
Berastegi |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Berastegi | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
||
Posta kodea | 20492 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
I - M 390 m 45,83 km² 1003 (2006) 21,63 bizt/km² |
||
Sorrera | 1027 Aberastegi | ||
Herritarra | berastegiar | ||
Alkatea | Migel Agirrezabala Olaetxea (EAJ-EA) |
||
www.berastegi.com | |||
Berastegi Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da.
Mugak: iparraldean Elduain, mendebaldean Gaztelu eta Orexa, ekialdean Leitza eta Goizueta (Nafarroa), eta hegoaldean Areso, Lizartza eta Gaztelu. Itsasoaren mailarekiko 390 metroko garaiera du. 45,83 km² ditu (Tolosaldeko udalerri zabalena da) eta 2006ko martxoan 1003 biztanle zituen.
Bertan jaio zen Jose Antonio Muñagorri, gerra karlistetan Bakea eta Foruak bandera sortu zuena.
[aldatu] Historia
Berastegi herri zaharra da oso. Bere lehen aipamena XI. mendekoa dugu: 1027an, Nafarroako errege Antso Handiak Iruñako apezpikutzari emandako mugei buruzko idazki batean ageri da Berastegiko Harana. Dena dela, bertan gizakia askoz lehenagotik bizi izan dela uste da. Aspaldian tokia Aberastegi deitua izan bide zen; ez zelako ur, egur nahiz janaririk falta.
XIII. mendean Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik banandu zen, Berastegi muga bihurtu zelarik. Zirikaldi eta lapurreta espedizioak irten ohi ziren muga borrokalaria zen, "gaizkileen muga" izenez ezagutzen zena. Honen ondorioz, 1321eko irailaren 18an, Beotibarreko gudu famatuaren bezperan alegia, nafarrek Berastegi erre egin zuten.
Garai hartan lur erabilgarriaren zatirik handiena Ahaide Nagusiena zen eta hauei hamarrenaren zerga ordaindu behar zitzaien. Honek haserrea sortzen zuen eta berastegiarren artean altxamendu etengabeak izan ziren 1374an herria Tolosari lotu zitzaion arte. Elkarketa honekin biek irabazi zuten: Berastegik Ahaide Nagusiekiko uztarria hausten zuen bitartean, Tolosak areagotu egin zuen bere botere eta eragina. Hala ere, elkarren artean tirabirak izan zituzten: Berastegik Andoainekin komunikabide zuzen bat nahi zuen bere meatzeak eta Leitzarango burdinolak babesteko, eta Tolosa horren guztiz aurkakoa zen.
Egoera honetan, bi mende baino gehiagoko liskarren ondoren, 1615ean Felipe III.a Espainiako erregeak Hiribildu titulua eman zion Berastegiri (ordura arte Berastegiko Harana zen) eta handik aurrera burujabe bihurtu zen. Leitzarango bidea irekitzearekin komunikabideak hobetu ziren, eta nahiz eta Bizkaian erauzteko errazagoa izan burdina, errentagarria zen Leitzaranera garraiatzea; bertan erregai nagusia -egurra- ugaria bait zen. Oparotasun honetan, beraz, behar beste egur eta uren jabe izanik, Berastegik arazo larririk gabe aurrera egiten du zenbait gatazka eta Lehen Gerra Karlista izan arren.
1848an gertaera garrantzitsua gertatu zen: Berastegik eta Elduainek elkarrengandik banatzea erabaki zuten, larre eta baso komunei buruzko eztabaidak zirela eta. Horrela, biek osatzen zuten 71km2-ko lurretatik Berastegi gaur egungo 45,83-etara igaro zen.
[aldatu] Kanpo loturak
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz-Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |