Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions Soraluze - Wikipedia

Soraluze

Wikipedia(e)tik

Soraluze

Gipuzkoa
Soraluzeko armarria
Izen ofiziala Soraluze / Placencia de las Armas
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Foru Probintzia
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debabarrena
Posta kodea 20590
Koordenatuak
Garaiera
Azalera
Biztanleria

Dentsitatea
Euskaldunak

43º10'I - 02º25'M
111-851 m
14,22 km²
4.158 (2005)

292,41 bizt/km²
%60,72 (2001)

Sorrera 1342 urriaren 15
Herritarra soraluzetar
Alkatea Oskar Gabilondo Ezenarro
(EAJ-EA)
www.soraluze.net

Soraluze Debabarrenako udalerria da. 14,1 km² ditu eta 2004ean 4.160 biztanle zituen. Deba ibaiak herria erditik zeharkatzen du.

Eduki-taula

[aldatu] Udalerri mugakideak

Herri hauekin egiten du muga: ipar eta ekialdean Elgoibarrekin, hegoaldean Bergararekin eta mendebaldean Eibarrekin.

[aldatu] Historia

1343ko urriaren 15ean, Gaztelako Alfontso XI.ak hiriaren konstituzioa ofizialdu zuen Algeciraseko tokian hiri-gutuna emanez. Badirudi, erregeren mesede hori bizilagun batzuen eskariz lortu zela, Beltran Velez de Gebara merino nagusiaren gidaritzapean Algecirasen musulmanen aurka borrokatzen ari zirenen eskariz, alegia. Antzinako kronistek diotenez, pribilegio horrengatik -gaur egun galdua- erregek hiria fundatzea eta harresitzea eskatu zien Herlaegia eta Soraluzeko biztanleei. Logroñoko foruaren prerrogatibak eta zegozkien barrutiak eman zizkien eta horiekin batera Placencia izena ezarri. Ez dakigu zeintzuk izan ziren izen hori jartzeko arrazoiak, baina seguruenez, erregeren bihozberatasunetik etorriko zen, "ut placeat"etik; dena den, ez dugu ahaztu behar Alfontso XI.aren gortean "Erregeren Kontseilua"k, hau da, bere aholkulari?talde txikiak batez ere garai hartan izan zuen eragina, mairuen aurkako kanpainak zirela eta lan ugari burutzen bait zuten. Testuinguru horretan, Extremadurako Placenciako (gaur egungo Plasencia) gotzain zen Benito jaunaren eragina handia zenez, baliteke hark bere gotzain-hiriaren izena ipini izatea.

Herriak hiri-gutuna jasotzeak, argi eta garbi adierazten du Bizkaiko lurretatik zeharo bananduta zegoela; izan ere, urte batzuk lehenago, 1299an, Bizkaiko kostaldeko beste hiri batek pribilegio berberarekin izen bera hartu bait zuen -gaur egungo Plentziaz ari gara-, eta ezinezkoa zen lurralde bereko bi herriri izen bera ematea.

Erregeren baieztapena jaso ondoren, gure hiriak Gipuzkoara hurbilduko zuen prozesu bati ekin zion, besteak beste, Alfontso XI.aren ondorengoen arteko gerra zibilek lagunduta. Horiek, zenbait eskualdetan, aldaketa geopolitikoak (neurri handi batean "mercedes enriqueñas" zeritzenengatik) eta leinu handiak, hala nola, Haro, Lara eta abarrenak, behera etortzea ekarri zuten.

Eibar, Elgoibar eta Debagoienako beste hirigune batzuekin batera, benetan mugatua zen beren lehengo batasun geopolitikoa alde batera utzi eta 1397an Getariako San Salbador elizaren koruan egin zen batzarrera joan zen Soraluze; hantxe mamitu zen egungo Gipuzkoaren hazia. Batzar horretara gure herria Placencia de Soraluze izenarekin joan zen eta pertsona berak ordezkatu zituen Eibar eta biak. Hala eta guztiz ere, eliz esparruari dagokionez -politikoa baino askoz ere aldagaitzagoa-, Durangaldearen inguruan jarraitu zuen, harekin antzina izan zituen loturen seinale.

Garai honetan, XIV. mendearen azkenaldea, garrantzi handiko lanak burutu ziren, esate baterako, zurezko parroki eliza zaharra, harrizkoa egitea. Dena dela, obra horren arrastoak oso urriak dira, elizaren egungo egituraketa XVI.aren bigarren erdian eta XVII.aren lehen zatian egin ziren obren ondorio delako, nahiz eta arkupea eta kanpandorrea, lehena 1666an eta bigarrena 1686an eraikitzen hasi. Gainera, eraikuntzarako materialik gehiena, oraingo Errekalde kaleko lehen zenbakien atzekaldean zeuden harrobietan eskuratzen zuten.

[aldatu] Arma industriaren garapena

Gabolatz kaletik plaza zaharrera dagoen sarrera eta bertako dorretxea
Handitu
Gabolatz kaletik plaza zaharrera dagoen sarrera eta bertako dorretxea
Zubi nagusitik ikusita Soraluzeko Udaletxea
Handitu
Zubi nagusitik ikusita Soraluzeko Udaletxea

XV. mendean, herrian izugarrizko garrantzia hartuko zuen iharduera bat hasi zen ernaltzen eta hain izan zen garrantzitsua, ezen abizentzat hartu zuen. Arma-industria zen. Bistakoa da, herriak zituen ezaugarri fisiko bereziak lagungarri izan zirela arma-tailerrak kokatzeko balio izan zuten sutegiak sortzeko. Armagintzak hartu zuen indarra hain handia izan zen, non koroak -bere bezero nagusiak- produkzioa zaintzeko begiraleak izendatu zituen. Horrela bada, 1573an lehen errege-biltegia ezarri zen ofizialki, mende hasieran Andres Gartzia Uribarri eskribauak (horregatik esaten zaio Uribarrikua) egungo Errabal 10 kalean eraikitako etxean. 25 urte lehenago, toki bera erregeren ofizialek errentan hartzen zuten produkzioa pilatzeko. Zeregin horren adierazle, oraintsu arte herriak etxe horri deitzeko Erregetxe zarra izena gordetzen zuen. Beste aztarna bat, hau fisikoa eta ikusgarria, armak garraiatzen zituzten lauoinekoek egarria kentzeko erabiltzen zuten aska izan zen, duela urte gutxi zoritxarrez bota egin zutena.

Baina arma-produkzioak izan zuen gorakadaren aurrean, erregetxe zarra delakoa zaharkituta geratu zenez, soraluzetarrek beste erregetxe bat eraiki zuten Plaza Zaharraren gainean, pilota-leku zaharra zegoen lekuan. Eraikuntz lanak 1804ean hasi ziren eta 1807an bukatu, gero arma-industriak behera egin zuenean, erabilpenik gabe zegoela eta, bota egin zuten orain dela bosturteko gutxi.


Baina, armagintzan gure udalerria ezezik, ondoko herriak ere aritu ziren. Dena delarik, XIX. mendera arte behinik behin, gure hiria izan zen eskualdeko arma-gunerik nagusiena, gero bata bestearen gainean pilatu zitzaizkion zirkunstantzia gaizto askoren ondorioz nagusitasun hori galdu egin bazuen ere.

XVIII. mendean lan publiko zein zibil ugariri ekin zitzaion, hala nola Udaletxeari, gaur egun Plaza Zaharreko Osasun-zentrua dagoen tokian kokatzen zen hiltegi zaharrari, Jauregi jauregi edo abatetxeari, Baltegietako Intxaurdieta etxea Iturbururenaren ondoan, kale bereko 22. zenbakiko Mendikute dorreari eta abarri. Guzti horiek, XIX. mendean eginikoekin batera (Plaza Berria, Kotxe-bidea, Pilotalekua e.a.), hiriari ia egungo itxura osoa eman zioten.

Argibide historiko hauei amaiera emateko, soraluzetarren izaera eta esentzia zen armagintza bera bezain garrantzitsua zen zerbait aipatuko dugu. Hau geure ibaia da, kutsadura ikaragarria dela eta hilzorian badago ere, oraindik irauten duena. Ibai honek, Olakosin eta Igarate tarteen artean, hamaika belaunaldi ikusi ditu hazten, olagizon eta armagileen lanaren begirale mutua izan da, soraluzetarrei elikagaia eta jolasa eskaini dizkie ...

Ibai hau, 1343an erdi-puntuko hiru arkuteriren gainean herriaren erdiko zubia eraiki aurretik, arpasu estrategiko batzuk zeharkatzen zuten (esan beharra dago hiru arkuteri horietako bat, 1967an jasan zuen izugarrizko birmoldaketa gora-behera, oraindik ere zutik dagoela; harearrizko harlanduzko ondoko arku handia berriz, 1843 inguruan eraiki zen). Aipatu "arpasu" horiek "el arroyo de la penya", hau da, Gabolats, "Arana-Bailaran, Iturribalzaga etxearen ondoan" (gaur egungo Baltegieta) dagoen Igareta errotarekin elkartzen zuten; 80ko hamarkadan suntsitu egin ziren. Frogatutako antzinatasuna zuten eta, era berean, birrindu egin ziren beste "arpasu" batzuk Maxpea Errekalde inguruarekin lotzen zutenak ziren.

[aldatu] Kanpo loturak


Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu