Bilboko itsasadarreko zubiak
Wikipedia(e)tik
Bilboko itsasadarreko zubiak hamalau dira guztira, eta Bilbo Handiak izandako iharduera ekonomiko eta harreman sozialen islada dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Bilboko zubiak
Gerra ezberdinek antzinako zubiak kaltetu zituzten. Esaterako Bigarren Gerra Karlistan Isabel II.aren zubia leherrarazi egin zuten. 1937ean Bilbo frankisten eskuetan erortzeko zorian zegoela, zubi guztiak leherrarazi zituzten, arerioa oztopatu nahiean.
[aldatu] Zubi klasikoak
- Isabel II.aren zubia
- Zakur txikiaren zubia
[aldatu] Zubi garaikideak
Abusutik Deusturaino, hamairu zubi hauek itsasadarra zeharkatzen dute gaur egun:
- Pontoiko zubia.
- Miraflores zubia
- Abusuko zubia.
- San Antongo zubia.
- Erriberako zubia.
- Mesedetako zubia.
- Areatzako zubia.
- Udaletxeko zubia.
- Zubizuri.
- La Salveko zubia.
- Pedro Arruperen zubia.
- Deustuko zubia
- Euskalduna zubia
[aldatu] Rontegi zubia
Artikulu nagusia: Rontegi Zubia
Barakaldo eta Erandio lotzen dituen zubi erraldoia da. Trafikoa bideratzen du Getxo, Uribe Kosta eta Txorierriruntz. Itsasoraino gune metropolitarreko bi aldeak batzen dituen azken zubia da, eta berreogietahamar metroko altuera dauka.
[aldatu] Bizkaiko zubi esekia
Artikulu nagusia: Bizkaiko Zubia
Portugalete eta Getxo udalerriak lotzen ditu 1893tik.
2006an, UNESCOk gizateriaren ondare izendatu du.