Tadao Ando
Wikipedia(e)tik
Tadao Ando (japonieraz 安藤忠雄; Andō Tadao) Japoniako arkitektoa da. Osakan jaioa 1941eko irailaren 13an, haren arkitekturaren ikuspegia erregionalismo kritikotzat jotzen da. Ez zuen arkitektura ikasketa ofizialik egin: kamioi gidari eta boxeolari lanak egin ondoren, Europa, Afrika eta AEB zehar bidaiatuz eta irakurriz hezkuntza burutu zuen.
Ageriko in-situ konkretuarekin (hormigoia) egiten du lan batez ere eta oso ezaguna da japoniar kulturan hain maisuki erabiltzen den eskulangintza, detailearekiko begirunea, materialtasuna eta kontaketa espaziala nazioarteko arkitekturarekin bat egiteagatik. Bere proiektuetan Andok oraingo gizarteko materialismo kuntsumozalea baztertzen saiatzen da, beste eraikin askotan argi ikusten denez, sinpletasunez beteriko proiektuak eginez sentsazio baikorrak eragiten dituztenak. Hori lortzeko ura, argia eta irudi geometriko garbiak erabiltzen ditu batez ere, beti egungo materialak erabiliz. Japoniako herri askotako kaosari aurre egiteko modua da.
Japoniako tradiziozko arkitekturak ez bezala, Andok barruko espazio itxiak sortzen ditu, ez irekiak. Hormak erabiltzen ditu espazio horien mugak sortzeko. Giza irizpideak jarraituz egiten du hori, jendeak espazio egoki eta erosotzat izan ditzan. Gainera, hormen erabilera horrekin inguruko merkatarien eraikinen beiraren monotonia saihesten du, hormak kalera itsatsiz eta barruan atseden gune isilak sortuz.
1995 urtean Pritzker sari entzutetsua irabazi zuen eta jasotako 100.000$ 1995ko Kobeko lurrikarako umezurtzei eman zien osorik.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Eraikiak
- Azuma Etxea, Sumiyoshi, Osaka prefektura, Japonia, 1976
- Rokko Bizitegiak Bat, Rokko, Hyogo prefektura, Japonia, 1983
- Festival, Naha, Okinawa prefektura, Japonia, 1984
- Ur gaineko Eliza, Tomamu, Hokkaido prefektura, Japonia, 1988
- Akka galeria, Osaka prefektura, Japonia, 1988
- Haurren Museoa, Himeji, Hyogo prefektura, Japonia, 1989
- Argiaren Eliza, Ibaraki, Osaka prefektura, Japonia, 1989 [1] [2]
- Collezione, Tokyo, Japonia, 1989
- Ur Tenplua, Awaji Uhartea, Hyogo prefektura, Japonia, 1991 [3]
- Naoshima Oraingo Arte Museoa, Naoshima, Kagawa prefektura, Japonia, 1992 [4] [5]
- Japoniako Pabilioia Expo 92rako, Sevilla, Espainia, 1992
- Rokko Bizitegiak Bi, Rokko, Kobe prefektura, Japonia, 1993
- Etxe Pribatua, Chicago, Illinois, AEB, 1997
- Pulitzer Foundazioa Arteentzako, Saint Louis, Missouri, EAB, 2001 [6]
- Ryotaro Shiba Memorial Museoa, Higashiosaka, Osaka prefektura, Japonia, 2001
- Arte Moderno Museoa, Fort Worth, Texas, AEB, 2002 [7]
- Chichu Arte Museoa, Naoshima, Kagawa prefektura, Japonia, 2004 [8]
[aldatu] Eraikitzen
- Jingumae 4-Chome Proiektua, Tokyo, Japonia (2006ko Urtarrilean amaitzeko) [9]
- Etxea, ukuilua eta mausoleoa Tom Ford diseinatzailearentzat, Santa Fe ondoan, New Mexico, AEB
- Clark Arte Institutuaren handitzea, Williamstown, Massachusetts, AEB
[aldatu] Sariak
- Urteko Saria (Azuma Etxea, Sumiyoshi), Japoniako Arkitektura Institutuak, 1979
- Kultura Deseinu Saria (Rokko Bizitegia Bat eta Bi), Japonia, 1983
- Alvar Aalto Domina, Finlandiako Arkitektura Elkartea, 1985
- Arkitekturako Urrezko Domina, Arkitektura Akademia Frantsesa, 1989
- Carlsberg Arkitektura Saria, Danimarka, 1992
- Japoniako Arte Akademiaren Saria, Japonia, 1993
- Pritzker saria, 1995
- Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres, Frantzia, 1995
- Praemium Imperiale First “FRATE SOLE” Arkitektura saria, Japonia Arte Elkartea, 1996
- Officier de l'Ordre des Arts et des Lettres, Frantzia, 1997
- Royal Gold Medal, Royal Institute of British Architects (RIBA), 1997
- AIA Urrezko Domina, American Institute of Architects (AIA), 2002
[aldatu] Erreferentziak
- Francesco Dal Co. Tadao Ando: Complete Works. Phaidon Press, 1997. ISBN 0714837172
- Kenneth Frampton. Tadao Ando: Buildings, Projects, Writings. Rizzoli International Publications, 1984. ISBN 0847805476
- Randall J. Van Vynckt. International Dictionary of Architects and Architecture. St. James Press, 1993. ISBN 1558620877
[aldatu] Kanpo loturak
- Tadao Ando webgune ofiziala
- Tadao Ando webgune ez ofiziala 01
- Tadao Ando webgune ez ofiziala 02
- Tadao Ando greatbuildings.com orrian
- Tadao Andoren : biografia
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha |