Ordoviziar periodo
Wikipedia(e)tik
Ordoviziar garaia Paleozoikoko bigarren zatia da. Kanbriarraren ondoren dator eta Siluriarraren aurretik. Berez bi garai hauen artean zeuden harri batzuen inguruko eztabaidarekin bukatzeko izendatu zuen Charles Lapworthek 1879an. Ofizialki 1906an onartu zuen Geologiako Nazioarteko Kongresuak.
Orain dela 488.3 milioi urte hasi zen eta orain dela 443.7 milioi urte bukatu. Biak extintzio handiekin bat egiten duten garaiak dira.
Ordoviziar garaia zatitzeko honako atalak bereizten dira:
- Behe Ordoviziarra: (Tremadoc eta Arenig)
- Ordoviziar ertaina: (Caradoc, Llanvirn, Llandeilo)
- Goi Ordoviziarra: (Ashgill)
[aldatu] Ordoviziarreko paleogeografia
Itsas maila altua izan zen Ordoviziarrean. Tremadoc garaian itsasoaren transgeresioak inoiz egon diren handienak izan ziren. Hegoaldeko kontinente guztiak Gondwana izeneko kontinente bakarrean batu ziren. Kontinente hau ekuatorean hasi zen eta Hego Poloan bukatu zuen bere ibilbidea. Hasiera epela izan zuela uste da Ipar Amerika eta Europan itaso ez oso sakonak zeudelarik. Itsaso hauetan arrezifeak sortu ziren.
Garaiko arroka gehienak sedimentarioak dira baina ez zegoenez oso mendi alturik gehienak kareharriak dira.
Orogeniari dagokionez, Taconiar orogenia aurkitzen da.
[aldatu] Fauna eta flora
Ipar Amerika eta Europan itaso ez oso sakonak zeuden. Trilobiteak eta Brakiopodoak nahiko ugariak izan ziren. Briozoak eta Koral arrezifeak garai honetan agertu ziren. Molusko barietate ugari agertu ziren: babalbioak, gasteropodoak eta nautiloideoak. Lehenengo landare lurtarrak agertu ziren.
Paleozoiko | |||||
---|---|---|---|---|---|
Kanbriar | Ordoviziar | Siluriar | Devoniar | Karbonifero | Permiar |