Mikrofosil
Wikipedia(e)tik
Mikrofosil izenarekin bere ikerketarako mikroskopio bat edo lupa bat erabili behar diren fosil guztiak identifikatzen dira.
Mikrofosilek hainbat abantaila dituzte fosil gehienekin alderatuta.
- Harri sedimentario gehienetan aurki daitezke.
- Ondo kontserbatuak egon ohi dira bere tamaina txikia dela eta.
- Erruz agertzen dira sedimentuetan
- Erregistro fosilaren parterik handiena betetzen dute.
- Analisi kuantitatibo zehatzak egiteko balio handikoak dira.
Deskribatu zen lehenengo mikrofosila Ammonia beccarii mikroforaminiferoa izan zen, Hookek egin zuelarik.
Azkeneko urteetan balio ekonomikoa dela eta ikertzen dira gehienbat mikrofosilak, petrolioaren ustiakuntzan datu garrantzitsuak ematen baitituzte.