Lana
Wikipedia(e)tik
Lana Nafarroako udalerria eta ibarra da, Lizarrako merinerrian kokatua. Mugakideak ondoko hauek dira: Arabako Arana ibarra, Larraona (iparraldean), Lokiz mendia (ekialdean), Antzin, Mendaza (hegoaldean) eta Zuñiga (mendebaldean). Bost herri dira osakideak: Biloria, Galbarra (herriburua), Gastiain, Narkue eta Ulibarri. 52,6 kilometro koadrokoa, 2005eko erroldaren arabera, 213 biztanle ditu.
Tradizioz nekazaria eta abeltzaina izan da ibar hau. Arboldegiak dira mugapeko zatirik handiena (3.659 ha.); hurrengoak larreak (943 ha.) eta laborantza lurra (704 ha.) dira. Behi, ardi, zaldi, zerri eta ahuntz azienda nagusiak izan dira, mendi larratuan hazita. Gaur egun untxia, hegaztiak eta zerriak nabarmentzen dira. Ikazkintza industria lan ohikoa izan zen aspalditik eta berriki arte. Mila bat metro kubo zur eta egur ateratzen dituzte urtero. Lana ibarra Lokiz mendiko eskubidekidea da.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXIII, Iruñea, 1995. ISBN: 84-235-1341-6
Lanako kontzejuak | ||
---|---|---|
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |