Itza
Wikipedia(e)tik
Iza Nafarroako udalerria da, Iruñeko merinerrian kokatua. 51.0 kilometro koadro ditu azalera, eta 2005eko erroldaren arabera, 839 biztanle ditu. 1942an, lehengo Itza Zendea eta Gulibarrak batu ziren Nafarroako Diputazioaren erabakiz. Arrazoi demografiko zein administratiboetan oinarritu zen ebazpen hori, geografiaz eta kulturaz oso ezberdinak zirelako.
Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Aginaga, Aldaba, Aldatz, Aritz, Atondo, Eritze (herriburua), Gulia, Itza, Larunbe, Lete, Otxobi, Orderitz, Saratsa, Saratsate, Zia eta Zuasti.
[aldatu] Euskara
Testigantza idatziek eta toki izenek adierazten duten bezala, XIX. mendearen bigarren erdira arte, euskara zen Zendeako hizkuntza nagusia. Izan ere, Iruñatik urrun samar egoteak zein aldameneko ibarrak ere euskaldunak izateak azaltzen dute mantentze hori. Gulia ibarrak XX. mendera arte eutsi zion euskarari.
Itzako kontzejuak | ||
---|---|---|
Aginaga • Aldaba • Aldatz • Aritz • Atondo • Eritze • Gulia • Itza • Larunbe • Lete • Otxobi • Orderitz • Saratsa • Saratsate • Zia • Zuasti |