Aria
Wikipedia(e)tik
Aria Nafarroako udalerria da.
Ezkutuen gelditzen den herria da eta bere nortasuna hobekien mantendu duena.
Mendian galdurik, pirinioetako artzainen bizimodu gogorra gogorarazten duen herria da Aria. Lur elkorrak ditu, oholezko teilatuak dituzten bordetara eramaten duen bidetik ikus daitekeen bezala.
Orain dela gutxi arte Pirinio osoko garai gehien zituen herria da. 70. hamarkadaren hasieran 10 zeuden; gaur egun 4 daude: Etxeberri, Xamar, Jauri eta Apat etxekoak.
• Bi harraska daude; horietako bat haitz baten gainean egina dago eta multzo ederra osatzen du. Bestea berriagoa da, baina lehenengoa bezain interesgarria, ura ondoko askaraino ailegatzen baita.
• Antzinako labe bat ere ikus daiteke Arian. Teilatua etxe bateko lehen solairuari itsatsia dauka, eta orain dela ez asko arte, etxeko ogia egiteko erabiltzen zen.
• Eliza. Harrizkoa, San Andresen izenpekoa.
• Ermitak. Santiagoaldea eta Sanfranziskoaldea toponimoek garai batean bi ermita egon zirela erakusten digute. Gutxienez XIX. mendera arte iraun zuten.
• Festak: Mendekoste Bazkoarekin batera ospatzen dira. Festa txikiak azaroaren 30ean dira (San Andres).
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |