John Maxwell Coetzee
Wikipedia(e)tik
John Maxwell Coetzee Lurmutur Hirian (Hegoafrika) jaio zen 1940ko otsailaren 9an. Bertako unibertsitatean matematika eta Ingelesa ikasi zituen. Hogei urte inguru zituela, Londonen ibili zen lanean IBM ordenagailuen enpresarako. Texas-eko (AEB) unibertsitatean doktoratu zen Hizkuntzetan. 1971an ukatu zioten behin betiko erresidentzia herrialde hartan Vietnam-go gerraren aurkako bere jarreragatik. Hegoafrikara itzuli zen eta Lurmutur Hiriko Uniberstitatean ibili zen Literatura Ingelesa irakasten. Azkeneko lan-urteak Adelaide-n (Australia) eta Chicago-n (AEB) eman zituen.
Idazle moduan, hamabost lan baino gehiago argitaratu du, horietako bakarra euskaratuta daukaguna (ikusi Bibliografia). 2003ko abenduan Literaturaren Nobel Saria jaso zuen, tamaina horretako premioa lortzen Afrikako laugarren idazle eta Hegoafrikako bigarren bihurtuz.
[aldatu] Bibliografia
- "Dusklands" (1974).
- "In the Heart of the Country" (1977).
- "Waiting for the Barbarians" (1980).
- "Life & Times of Michael K" (1983).
- "Foe" (1986).
- "White Writing: On the Culture of Letters in South Africa" (1988).
- "Age of Iron" (1990).
- "Doubling the Point: Essays and Interviews" (1992).
- "The Master of Petersburg" (1994).
- "Giving Offense: Essays on Censorship" (1997).
- "Boyhood: Scenes from Provincial Life" (1998).
- "Disgrace" (1999). Oskar Aranak euskaratua: "Lotsaizuna" (Elkar, 2004).
- "The Lives of Animals" (1999).
- "Youth: Scenes from Provincial Life II" (2002).
- "Stranger Shores: Literary Essays, 1986-1999" (2002).
- "Elizabeth Costello" (2003).
- "Slow Man" (2005).