Interneteko domeinu
Wikipedia(e)tik
Interneteko domeinuak IP helbide bat edo gehiagori erraztasunez gogoratu ahal izateko esleitzen zaizkion zerbitzari izenak dira. Esleipena ez da finkoa; izenak mugitu egin daitezke IP helbide berri bat ezarriz.
[aldatu] Goi mailako domeinuak
Interneteko domeinu guztiak goi mailako domeinu izen batekin amaitzen dira. Domeinu izen hau hiru edo karaktere gehiagoko izen orokor bat, edo ISO 3166 estandarrean oinarritutako bi karaktereko herrialdeentzako izen bat izan ohi da.
Goi mailako domeinu orokorrak honakoak dira:
Goi mailako domeinu orokorrak | ||
---|---|---|
Babesgabeak | .biz .com .edu .gov .info .int .mil .name .net .org | |
Babespekoak | .aero .cat .coop .jobs .museum .pro .travel | |
Azpiegitura | .arpa .root | |
Abian jartzear | .mobi .post .tel | |
Proposatutakoak | .asia .geo .kid .kids .mail .sco .web .xxx | |
Ezabatuta/kenduta | .nato | |
Gordeta | .example .invalid .localhost .test | |
Pseudo-domeinuak | .bitnet .csnet .local .onion .uucp Besteak | |
Ikus, gainera: Herrialdeentzako goi mailako domeinuak |
Herrialdeentzako goi mailako domeinuak hauek dira:
[aldatu] Beste maila batzutako domeinuak
Goi mailako domeinuez gain, bigarren mailako domeinuak ere badaude. .com, .net eta beste goi mailako domeinuen ezkerraldean dauden izenak dira bigarren mailako domeinuak. Esate baterako, mail.yahoo.com adibidean, yahoo bigarren mailako domeinua da, eta mail hirugarren mailakoa.