El Cid
Wikipedia(e)tik
Rodrigo Diaz de Vivar (1043 - 1099), "Cid Campeador" izenez ezagutua, Gaztelako (Espainia) noble bat izan zen, mertzenarioa eta Espainiako errekonkistako irudi legendario izan zen.
Diego Lainez eta Rodrigo Álvarezen alaba baten semea zen, aita galdu ostean, Fernando I erregearen gortean zaildu zen, Sancho printzearen alboan.
1060. urtearen inguruan zaldun izendatua izan zen, Santiagoko Zaldunen elizan (zamora), Doña Urraca Zamorako andrearen eskutik. 1063 eta 1072 artean Sanchoren alboan izan zen eta guda egin zuen berarekin batera. Alferez erreal izendatu zuten Sancho Gaztelako tronura igo zenean 1065an.
1066. urtean Campeador titulua eskuratu zuen, Jimeno Garcés gudan menderatu ostean, Sanchoren Alfonso VI eta Fernando I anaien aurkako gudak irabazten lagundu zuen. Sancho bere arreba Doña Urracaren aurka borrokatu zen, eta Zamorako hiria setiatu zuen. Han hil egin zuen, Bellido Dolfos nobleak, eta ondorioz Alfonso Gaztela leoi-ko subirano bihurtu zen. Errege berriarekin, Garcia Ordoñez bihurtu zen Alferez erreal berria eta erregeak, Cid-ari, bere iloba doña Jimena ezkontzeko baimena eman zion, 1074 urtean ezkonduz.
1079 urtean herbesteratua izan zen, eta hainbat errege eta pertsonai boteretsuren zerbitzuetan izan zen hurrengo urteetan, 1099. urtean Valentzian hil zen arte. Bere emazteak Bartzelonako Berenguer III. aren laguntzarekin hiria mantentzea lortu zuen 1101 arte.
Bere balentriak Cantar del Mio Cid liburuan bildu ziren.