Pablo Picasso
Wikipedia(e)tik
Pablo Ruiz Picasso (Malaga (Espainia), 1881eko urriaren 25a - Notre-Dame-de-Vie (Frantzia), 1973ko apirilaren 8a) XX. mendeko margolari ezagunenetakoa da.
Bere izen osoa Pablo Diego José Santiago Francisco de Paula Juan Nepomuceno Crispín Crispiniano de los Remedios Cipriano de la Santísima Trinidad Ruiz Picasso zen, eta txikitan Ruiz Blasco bezala sinatzen zuen. Aurrerago hasi zen bere amaren deitura erabiltzen, Picasso.
Ezaguna egin zen, batez ere, Georges Braquerekin batera kubismoa sortu zuelako. Hala eta guztiz ere, mota ezberdineko lan ugari sortu zituen. Pinturaz gain, keramika, eskultura eta olerkiak ere egin zituen.
Bere lanik ezagunenetakoa Guernica delakoa da, Espainiako Gerra Zibilean Bizkaiko Gernika herrian egin zen txikizioa erakusten duena.