Otsailaren 30
Wikipedia(e)tik
Otsailaren 30a existitzen ez den egun bat da, baina historian hiru aldiz eta hainbat herrialdetan izan den eguna da.
Suediak 1712ko otsailan egun hau eduki zuen. 1700tik egutegi gregoriotarra hartzea erabaki zuen eta horretarako urtero egun bat kenduko zuen 1710 arte. Hala ere 1700ean bakarrik egin zuten eta horregatik egun bat aurreratu zen egutegi juliarra, konfusioa handituz. Horregatik 1712ak bi egun bisistu eduki zituen. 1753an berriro ekin zioten egutegi gregoriotarrari.
1929an Sobiet Batasunak 30 eguneko hilabeteak zituen egutegia onartu zuen eta azkeneko bost egunak ez ziren inongo hilabetekoak eta beraz jaia ziren. 1930 eta 1931an bakarrik jarri zen martxan eta horregatik bertan Otsailaren 30a egon zen.