Metallica
Wikipedia(e)tik
Metallica 1981eko urrian sortutako Amerikako Estatu Batuetako heavy metal musika taldea da. Estatu Batuetan barnan 57 milioi disko salduta, mundu osoko salmentak 100 miloira iristen dira. Arrakasta komertzial handienetakoa lortu duen heavy metal taldea bilakatu dira. Izan ere, Amerikako Estatu Batuetako historiako 18. musikagileak dira salmentaren ikuspuntutik.
80ko hamarkadan, Megadeth, Slayer, eta Anthraxekin batera, thrash metaleko "lau handiak" deitzen zieten, musika horretako garapenean urrats garrantzitsuak eman zituztelako. 90eko hamarkadan, entzulegoa zabaldu nahian, bere estiloa komertzialago bihurtu zuten. 2003an, Metallicak 8. estudioko diskoa plazaratu zuen, St. Anger izenekoa. Haren gaineko kritikek bat ez egin arren, 2004ko tourra, "Madly in Anger with the World", oso arrakastatsua izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Taldekideak
[aldatu] Egungo partaideak
- James Hetfield
- Kirk Hammett
- Robert Trujillo
- Lars Ulrich
[aldatu] Lehengo partaideak
- Dave Mustaine
- Cliff Burton
- Jason Newsted
- Ron McGovney
[aldatu] Diskografia
- Kill 'Em All - 1983ko uztailean
- Ride the Lightning - 1984ko azaroaren 16
- Master of Puppets - 1986ko otsailaren 21
- Garage Days Re-Revisited (EP) - 1987ko urrian
- ...And Justice for All - 1988ko irailaren 6
- Metallica - 1991eko abuztuaren 13
- Live Shit: Binge & Purge - 1993ko azaroaren 23
- Load - 1996ko ekainaren 4
- ReLoad - 1997ko azaroaren 18
- Garage Inc. - 1998ko azaroaren 24
- S&M - 1999ko azaroaren 23
- St. Anger - 2003ko ekainaren 5
- Some Kind of Monster (EP) -2004ko uztailaren 13