Konstantzio III.a
Wikipedia(e)tik
Konstantzio III, latinez Flavius Constantius, erromatar jenerala, politikaria eta, 421ean Honoriorekin batera, mendebaldeko enperadorea izan zen. Aurreko urteetan tronoren atzeko boterea izan zen Konstantzio. Valentiniano III.aren aita zen.
Armadan mailak igotzea lortuta, Honorioren magister militum delakoa bihurtu zen. Barbaroen inbasioak geldiarazi zituen, eta Konstantino III.a usurpatzailearen matxinada bertan behera utzi zuen. Ondorioz, gero eta botere handiagoa eskuratu zuen enperadoreen gortean. 417an Honorioren arrebarekin ezkondu zen, eta 421ko otsailaren 8an enperadore titulua eman zitzaion. Mendebaldeko benetako gobernatzailea bilakatu zen.
Ekialdeko enperadoreak, Teodosio II.ak, ez zuen Konstantzioren posizioa onetsi. Haren kontrako kanpaina militarra prestatzen ari zela hil zen Konstantzio, irailaren 2an.