Konstante
Wikipedia(e)tik
Konstante, latinez Flavius Julius Constans (320 - 350ko urtarrilaren 18), erromatar enperadorea izan zen 337tik hil zen arte. Konstantino I.a Handia eta Faustaren hirugarren semea izan zen.
Aitaren heriotzaren ostean, 337an, Konstantino II eta Konstantzio II anaiekin batera izan zen enperdorea Konstante. Konstantino II.a haren gaztetasunaz eta eskarmentu ezaz baliatuta, Italia eraso zuen 340an Konstanteren lurraldeak gobernatzeko. Hala ere, Aquileia hirian suertatutako batailan hil zen Konstantino II.a.
350ean, Magnentzio jeneralak bere burua izendatu zuen enperadore Rhin ibaiko legioen babesarekin. Segidan mendebaldeko erdi osoa zeukan bere atzean. Konstantek ez zuen inolako laguntzarik haren postuari eutsi ahal izateko. Hortaz, ihes egin behar izan zuen. Nolanahi ere, Galiako hegoaldean atzeman eta hil zuten Magnentzioko jarraitzaileek.