Klaudio
Wikipedia(e)tik
Klaudio (latinez Tiberius Claudius Caesar Augustus Germanicus) (K. a. 10eko abuztuaren 1 - K. o. 54ko urriaren 13) laugarren erromatar enperadorea izan zen, Kaligula hil zutenetik (K. o. 41) bere hilotza arte (K. o. 54). Druso eta Antonia Minorren semea, Lugdunumen (gaur egungo Lyonen) jaio zen.
Herrena eta, haren familiaren ikuspegitik, gutxitua, kargo publikoetatik at geratu zen K. o. 37 arte, non Kaligulak kontsul izendatu zuen. Gutxiespen horrek bizitza sabatu zion. Tiberiok zein Kaligulak noble asko hil zuten postua arriskuan somatzen zutenean. Kaligularen hilketaren ostean, Klaudio familiako gizon bakarra izanda, enperadore izendatu zuten.
Eskarmentu politiko eza gorabehera, Klaudio gobernatzaile abila eta lan publikoen sustatzailea izan zen. Legean interesaturik, epaiketa publikoetan agertzen zen eta egunero 20 lege ere egiten zituen. Nobleziak, ostera, agintari ahultzat jotzen zuen. Klaudiok, bere burua indartzekotan, senatari asko hil zituen. Hori zela eta, antzinako historialarien begietara oso enperadore txarra izan zen. Gaur egungoek, halere, iritzi hori aldatu dute.