Australopithecus
Wikipedia(e)tik
Australopithecus |
||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Australopithecus africanusaren eskultura |
||||||||||||||||||
Sailkapen Zientifikoa | ||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||
Espezieak | ||||||||||||||||||
A. afarensis |
Australopithecus edo Australopiteko generoa duela lau milioi urte ingurutik aurrera bizi izan zen Afrikako ekialdeko zonaldeetan. Gero eta leku zabalagoetara jo zuten espezie ezberdinek, mendi arteko haran eta bailaretan bizi ziren txinpantze eta gorilengandik urrunduz. Behin behineko haustura bi linajeen artean hemen gertatzen da. Hemendik aurrera ez dago inongo dudarik, Australopithecus generoko animaliak gizakiak dira.
[aldatu] Sailkapena
Genero honen barruan bost espezie ezberdin aurki ditzakegu:
- Australopithecus anamensis (duela 4 milioi urte)
- Australopithecus afarensis (duela 3,5 milioi urte)
- Australopithecus bahrelghazali (duela 3,5-3 milioi urte)
- Australopithecus garhi (duela 2,5 milioi urte)
- Australopithecus africanus (duela 3-2,5 milioi urte).
[aldatu] Eboluzioa
Anamesisaren ondoren giza eboluzioaren katea bi zatitan banatzen da. Alde batetik Australopithecus afarensis eta bere oinordekoak diren Paranthrapus generoko hiru generoak daude, eta beste aldetik Garhi eta guregana iritsi arte bizi izan diren beste espezie guztiak: Homo habilis, Homo erectus, Homo sapiens... besteak beste.