Australopithecus garhi
Wikipedia(e)tik
Australopithecus garhi | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Australopithecus garhi Australopithecus generoko espeziea da. Garhi izenak Ethiopiarrez ustekabea esan nahi du. Izan ere hori izan baitzen 1996an Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko Tim White eta Berhane Asfaw ikerlarien agindupean zeuden 40 zientzilariek sentitu zutena.
Gaur egun desertua den Awash ibaiaren erdialdean aurkitu zituzten izaki berri honen aztarnak eta eboluzioaren katerako oso garrantzitsua izan zen, uste baita Australopithecus afarensis eta Homo habilisaren artean falta zen koska dela.
Espezie honek beso eta hanka luzeak zituen, eta gaur egungo gizakiaren antz handiagoa zuen tximuarena baino. Harrizko tresnak erabiltzen lehenak izan ziren hezurrak apurtzeko, haragia zatitzeko eta ehizatutako animaliak larrutzeko erabiltzen zituzten.
Aurkikuntzan aipatutako hominidoaz gain zatitutako hainbat animaliaren hezur eta haragi zatituak aurkitu ziren. Hezurrak zartatuak zituzten, seguraski tuetanoa ateratzeko apurtuak.