Arthur Schopenhauer
Wikipedia(e)tik
Arthur Schopenhauer (1788ko otsailaren 22a, Stutthof, Danzig - 1860ko irailaren 21a, Frankfurt am Main, Alemania) filosofo alemaniarra bat izan zen. Bere filosofia Hegel-en idealismoaren aurkako erantzun bezala defini daiteke, erromantizismoko gaiak berreskuratu eta ekialdeko eraginekin erkidetu zituelarik. Bere obrarik ezagunena Die Welt als Wille und Vorstellung ("Mundua borondate eta errepresentazio gisa") mendebaldar etsipen eta ezkortasunaren adierazle goren kontsideratzen da, Cioran-en lanean honen eragina suma daitekeelarik.