Zabaldu.com
Wikipedia(e)tik
Zabaldu.com albisteak elkarbanatzeko euskara hutsezko egitasmoa da. Proiektua ingelesezko digg.com eta gaztelaniazko meneame.net-en ildo beretik doa, izan ere azken honek eskaintzen duen kode irekian oinarrituta baitago. 2006ko Martxoaren 26an jarri zen abian.
Erregistratutako edozein erabiltzailek eman dezake Interneten aurkitutako albisteen berri eta horrela guztiok egindako albiste ilara bat sortzen da. Irakurle guztiek dute albisteak bozkatzeko aukera, eta horrela, boto gehien jasotzen dituzten albisteak webguneko azalera pasatzen dira.
[aldatu] Funtzionamendua
Horrela dabil, gutxi gorabehera: irakurle batek albiste bat aurkitzen du Interneten, eta interesgarria iruditzen zaio. Zabaldu.com-era bidaltzen du, gainerako irakurle euskaldunek ere izan dezaten horren berri. Beste irakurleek interesgarri iritziz gero, boto bat emango diote. Hainbat boto jasotakoan, albistea azalean agertuko da, boto gehien jasotzen dituzten albisteen ondoan.
Hori guztia boto ponderatu sistema baten bidez, zeini deitzen zaion karma. Horren arabera, albisteak sarri bidaltzen dituenaren botoak gehiago balio du behin bakarrik bidaltzen duenarenak baino.
Funtzionamenduaren inguruko azalpen zehatzagoa: Laguntza