Valparaiso
Wikipedia(e)tik
Valparaíso Txileko erdialdean kokatuta dagoen hiria da, izen bereko eskualdean dagoena. Herrialdeko seigarren hiririk handiena da, ia 265.000 biztanleekin (2002). Dena den, metropoli-barrutiak 800.000 biztanle harzten ditu, herrialdeko bigarren handiena Santiago ondoren. Barrutiak Viña del Mar udalerri turistikoa barne hartzen du. Hiriburutik 120 km-tara dago, ipar-mendebalderuntz.
Hego Ozeano Barearen kostaldean dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1536an Espainiatik ailegatu zen Diego de Almagro. Valparaíso izena hartu zuen lekuak Cuencako probintziaren Valparaíso de Arriba herria dela eta.
- 1848tik 1914 arte hiriak bizi zuen bere "urrezko garai kulturala", Europatik hainbat pertsona han bizitzera joan ostean.
- 1908an Salvador Allende bertan jaio zen.
- 1915ean Augusto Pinochet bertan jaio zen.
- 1928an fundatu zuten "Pontificia Universidad Católica de Valparaíso" delako unibertsitatea.
- 2003an UNESCOk Munduko Ondare Historikotzat hartu zuen.
- 2005ean zabaldu zuten Metroa.
[aldatu] Biografiak
- Salvador Allende, politikaria.
- Augusto Pinochet, militar eta agintaria.
[aldatu] Unibertsitateak
- Universidad Técnica Federico Santa María
- Pontificia Universidad Católica de Valparaíso
- Universidad Adolfo Ibáñez
- Universidad de Valparaíso
- Universidad de Playa Ancha