Toledo
Wikipedia(e)tik
Toledo Espainiako hiria da, izen bereko probintziako eta Gaztela-Mantxako autonomia erkidegoaren hiriburua. 75.578 biztanle ditu.
[aldatu] Geografia
Hiria, Tajo ibaiak zeharkatzen du. Klima mediterraneo-kontinentala du.
[aldatu] Historia
Hiria zeltiberiarrek fundatu zuten. Erromatarrek hiri zeltiberiarren gainean hiri erromatarra eraiki zuten. Visigodoen garaian Hispaniako hiriburu izan zen. Arabiarrekin hiriburu izaera galdu zuen. 1085an Gaztelak konkistatu zuen. Karlos V.aren garaian Inperioko hiriburuetako bat izan zen. 1563an Gortea Madrila mugitzea erabaki zuen Felipe II.ak. Ordutik hiriaren gainbehera hasi zen. 1981tik Gaztela-Mantxako hiriburua da. Madrilen etxebizitzen prezioa igotzeak eta garraiobideen hobekuntzak biztanleriaren etengabeko hazkundea ekarri du.