Izar
Wikipedia(e)tik
Izar bat plasmazko esfera autograbitante bat da, oreka hidroestatikoan aurkitzen dena eta bere barnean energia sortzen duena erreakzio termonuklearren ondorioz. Sortutako energia espazioan zehar hedatzen da erradiazio elektromagnetiko, neutrino eta izar haize moduan.
Lurretik puntu distiratsu dardarkor bezala ikusten dira atmosfera dela eta. Eguzkia, hain gertu egotean, ez da puntu distiratsu bat bezala ikusten, diska argitsu modura baizik, eta bere presentzia eta faltak eguna eta gaua sortzen dituzte.
Izugarrizko masa daukaten objektuak dira, 0,08 eta 120 eguzki masa tartekoak. Izarren argitasuna ere oso aldakorra da eta eguzkiaren hamar milaren batetik milioi bat handiagokoak arte daude. Erradioa, tenperatura eta argitasuna erlaziona ditzakegu bere gorputz beltzerako hurbilketaz, ekuazio honekin:
- Non L argitasuna den, σ Stefan-Boltzmannen konstantea, R erradioa eta Te tenperatura eraginkorra.
Hona hemen adibiden batzuk:
- Iparrizar
- Izar iheskorrak
- Pleiade izarrak
- Eguzkia